Sekirok doako Game of the Year Edition eguneraketa jaso du

Lander Unzueta | 2020/11/09 18:00 Berriak



Borroka, erronka eta ezaugarri berriak gehitu dizkio From Softwaren samurai eta ninja joko bikainari.

Activisionek joan den uztailean iragarritako Sekiroren eguneraketa argitaratu dute jada. Game of the Year Edition deitu duten eguneratzea doakoa da, eta hainbat ezaugarri berri ekarri ditu.

Horietako asko uztailean iragarri bazituzten ere, argitalpenarekin batera informazio zabalagoa emateko aprobetxatu dute jokoaren arduradunek. From Softwaren ninja jokoaren zaleek gehien eskatzen zuten ezaugarria dago horien artean. Dagoeneko gainditutako etsai nagusien aurka berriz borrokatzeko aukera ahalbideratu dute Reflections of Strengthekin.

Gauntlets of Strength deitutako erronka berezietan, baina, jarraian egin beharko da etsai nagusi guztien kontra; Sekiro akatzea lortzen badute berriz hasieratik hasi beharko da. Joko mota zaila den arren, borroka bakoitza gainditzerakoan era guztietako indartzaileak jasoko ditu protagonistak. Borroka horiez gain bestelako erronkak ere batuko ditu aipatutako joko motak.

Dark Soulsen eta Bloodbornen horren ezagunak egin ziren jokalarien mamuak ez dira Sekiron egon, baina hori aldatu egin da eguneraketarekin. Jokalariek bizitako azken 30 segundoak grabatu ahal dituzte, horiek ondoren mamu bezala azaltzeko beste jokalarien partidetan. Grabazioari testu txiki bat erantsi ahalko zaio, komunitatearentzako interesekoak izan daitezkeen azalpenak emateko edota edozein motatako txantxak egiteko, Soulsborne jokoetan gertatu bezala.

Jantzi berriak ere eskuratu ditu Sekirok. Orain arte Tengu eta Old Ashina Shinobi deitutako jantziak nabarmendu dituzte From Softwarekoek, baina hirugarren erropa sorta ere lortzeko zain dagoela aurreratu dute.

Soinu banda abenduan

Ezaugarri berriez gain, japoniarrek Playstation 4rako GOTY edizio fisikoa eskuratu ahalko dute eguzkiaren sorrera ematen den lurraldean. Activisionek ez du edizio berezi horri buruzko azalpenik eman mendebalderako.

Soinu banda fisikoa bai iritsiko da mendebaldera. Laced Recordsek argitaratuko du bai diskoan eta bai binilo formatuan. Abenduan merkaturatuko dute, baina ez dute datarik zehaztu.

Sekiro: Shadows Die Twice PC, PS4 eta Xbox Onean jokatu daiteke. Doako eguneraketa plataforma guztietara iritsi da.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

2
Jolasten

10
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…