2027an plazaratuko du PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan. Akzioa nagusituko da oraingoan.
Xbox-ek eta Ninja Theory taldeak Senua ezagutzera eman dute. Hellblade frankiziaren hirugarren atala izango da.
Ordenagailuetan edo PlayStation 5 zein Xbox Series kontsoletan jokatzeko aukera agindu dute; 2027an kaleratuko da abentura.
Purgatorioan galduta ariko gara Senuarekin, bere infernua biziz. Maite eta galdu dituenekin biltzeko erronkan dozenaka arerio akabatu beharko ditu borroka odoltsuetan. Horrela, aurrekoetako jokagarritasun geldoagoari akzioa gailenduko zaiola ikus daiteke, ezpatadakak, ostikoak, saihesteak eta kontraerasoak nagusituz.
Mitologia zeltikoko jainkoen, espirituen nahiz izaki mitologikoen aurka egin beharko du Senuak, urrezko desafioari aurre eginda. Dueluetan naturaz gaindiko botereak erabiliko ditu protagonistak.
Datorren urtean iritsiko da Senua.
Lander Unzueta
Iruzkinak