Screen Burn Interactive-ko lantaldea ari da Eskoziako St. Amelia herrian kokatutako jokoa garatzen. PCan eta PS5ean jokatu ahalko da.
Silent Hill: Townfallek bideo berria eta kaleratze data jaso ditu State of Play-aren aterpean: irailaren 24an estreinatuko da beldurrezko abentura.
Screen Burn Interactive garatzen ari bada ere, atzean ditu Konami eta Annapurna Interactive, argitaletxe lanetan. Eskoziako St. Amelia herrixka izango da Silent Hill berria. Simon Ordell izango gara sakelako telebista erabilita munstroak eta naturaz gaindiko elementuak aurkituz.
Puzzle narratiboak, behelaino ezaguna, eta lehen pertsonako mekanikak izango dira nagusi Konamiren beldurrezko saga maitatua eraberritzera datorren jokoan.
PCan zein PlayStation 5ean estreinatuko da irailaren 24an Silent Hill: Townfall.
Lander Unzueta
Iruzkinak