SEGA-ren triku urdinak Green Hill Zone eta Chemical Plant Zone bezalako kokalekuak zeharkatuko ditu Mojangen bideo-joko famatuan.
Bideo-jokoen munduko bi ikur batu egin dira ustekabean. SEGAren Sonic trikuak 30 urte bete ditu aurten, eta genero guztietako jokoz betetako hiru hamarkadak ospatzeko asmoarekin Mojang garatzailearen Minecraft ospetsura bidaiatu du Sonic the Hedgehog DLC-arekin.
Sonic-en unibertsoko pertsonaiak zein kokalekuak batuko dituzte modu horretara. Izan ere, triku urdina bera kontrolatzeko aukera eskainiko du eduki gehigarriak; berarekin batera ibiliko dira Knuckles, Shadow, Amy eta gehiago. Green Hill Zone and Chemical Plant Zone gune mitikoak berregin dituzte arduradunek Minecrafteko kuboen mundura egokituta.
Horietatik hirugarren pertsonako kamararekin ziztu bizian ibiltzea ahalbidetuko du DLCak: SEGAren joko klasikoetan egin bezala eraztunak batu eta tranpolinekin jauzi egin ahalko da paraje ezagunetatik aurrera egin ahala. Robotnik zitalak sortutako etsaiekin topo egingo dute jokalariek, eta etsai nagusiak ere aipatzen dira prentsa oharrean.
Lagunekin jokatzeko aukera ere dago: trailerrean zehazten denez lasterketetan parte hartu ahalko da adiskideekin batera.
Sonic the Hedgehog DLC dagoeneko eskuratu daiteke Minecraft Marketplace saltokian.
Iruzkinak