Tiro joko koloretsuaren bideo berria erakutsi zuten japoniarrek atzo gaueko aurkezpenean: multijokalari kooperatiboa izan da protagonista oraingoan.

Splatoon 3 desiratuak ez dauka argitaratze datarik, baina azken Nintendo Direct aurkezpenean data pixkat gehiago zehaztu dute: 2022an kaleratuko da bai, eta uda garairako prest edukitzea aurreikusten dute japoniarrek.

Iragarpena trailer ikusgarriareki batera egin zuten. Bertan Salmon Run joko motaren itzulera baieztatu zuten: aurreko jokoaz gozatu dutenek multijokalari kooperatiboa dela gogoratuko dute. Next Wave azpititulua jaso du honek; lau jokalarik osatutako taldeek etsaiak akatu eta baliabideak batu beharko dituzte garaipena lortzeko. Etsai nagusiak eta tinta mordoa agintzen ditu joko motak.

Multijokalariaz gain jokalari bakarrarentzako kanpaina baieztatu zuten arduradunek aurreko trailerrean. Return of the Mammalians deituko da istorioa, eta mundu nahiko zabala espero da; nola ez, ohiko multijokalaria ere batuko du Splatoon 3k, hainbat berritasun gehituta armategi eta abilezia aldetik

Splatoon 3 2022ko udan estreinatuko da Nintendo Switch kontsolan.