Toys for Bob arduratuko da garapenaz. Datorren urtean itzuliko da PC, Switch 2, PS5 eta Xbox Series plataformetara.
Spyro: A Realm Beyond aurkeztu du Activision-ek Xbox Game Showcase aurkezpenaren aterpean.
Dragoi morearen abentura guztiz berria —lehena 20 urtean— garatzen ari da Toys for Bob taldea; beraz, Crash Bandicoot 4: It’s About Time apartaren sortzaileen obra izango da Spyrorena.
Shoot em’ up atalak biziko ditugula ikusi dugu bideoaren bukaeran, planeatu beharrean dragoiaren hegaka eginik. Halere, 3D plataforma atalak eta puzzleak ere biltzea espero da, trilogia klasikoaren ohiko elementuak berreskuratuz.
2027an ikusiko dugu Spyro: A Realm Beyond Switch 2, PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan zein PCan.
Lander Unzueta
Iruzkinak