Star Citizen vs Eve Online

Iker Bellido | 2018/07/08 10:00 Analisiak




Star Citizen bideojokoa atera zenetik, jende askok esan du Eve Online-ri tokia kenduko diola, oso antzekoak baitira biak. Ni bi jokoetan aritu naiz, eta nire iritzia emango dut hemen.

Lehenik eta behin esan behar dut Star Citizenen garatzaileek lana ondo egiten badute, balitekeela Eve tronutik kanporatzea, azken finean, biak oso joko antzekoak dira eta. Beharbada, bien arteko alderik handienetakoa (grafikoez gain) Evek atzean daukan historia da: 15 urte pasa dira bere lehenengo zerbitzariak martxan jarri zituenetik.

Ekonomia

Even dena errekurtsoen bilketan hasten da. Jokalariek, materialak bildu (mineralak esaterako) eta prozesatu egin behar dituzte objektuak sortzeko. Ondoren, nahi duten prezioan merkatuan saldu ditzakete. Star Citizenen, aldiz, desberdina da. Jokalariek errekurtsoak bildu ditzakete, baina ondoren bildutakoa fabrikei saltzen diote, eta hauek dira objektuak sortu eta azken prezioa jartzen dutenak. Hau da, prezioak IAk erabakitzen ditu, eta ez jokalariek.

Bestalde, objektuak jokalariek sortutakoak izatearen beste desabantailetako bat hauek galtzen ditugunean sentitzen dugun mina da. Even, espazio-ontzi bat edo bere ekipazioa galtzen baduzu, badakizu zuk (edo beste jokalari batek) sortutakoa dela, eta beraz galera mingarriagoa da.

Honekin batera, Evek gauzak sortzeko daukan Tech sistema ere kontuan hartzekoa da. Zenbat eta Tech maila altuagoa, orduan eta zailagoa da sortzen, denbora gehiago behar da, eta beraz garestiagoa ere bada. Citizenen, jokalariek ez daukatenez produkzioaren kontrolik, prezioak beti antzeko mantentzen dira.
Merkatuko prezioak nahiko egonkor mantentzen badira ere, ezustekoak gerta daitezke. Esate baterako, piratek garraio ontzi bati eraso egiten badiote, produkzioak behera egiten du, eta prezioek igo. Even, antzeko zerbait gertatuz gero, ez dauka inolako eraginik merkatuan. Izan ere, erasoek jokalariei sortzen dizkiote galerak, ez sistemari berari.

Jakin badakigu garatzaileek benetako ekonomista talde bat daukatela lanean Eveko merkatua kontrolatzeko. Eskua ahalik eta gutxien sartzen dute, eta helburua ekonomia pikutara ez joatea da. Horren adibidea dugu ilargi meatzaritzaren espantsioa atera zutenetik (2017ko urriaren 24an) bi oinarrizko materialen prezioa % 50 jaitsi dela. Oinarrizko material horiek planetetako ilargietan lor daitezke orain, eta beraz zailtasunak behera egin du.

Baina ekonomia ez da bi jokoek duten elementu bakarra. Beraz, azter ditzagun orain ekipazioak eta borroka.

Ekipazioa

Ontziei ekipamendu egokia jartzea oso garrantzitsua da; izan ere, erabileraren arabera (borroka, garraioa...) jarri beharreko ekipamendua aldatu egiten da. Even ekipamenduen eskaintza oso zabala da: lau taldetan banatzen dira( high, mid, low power slots eta ring slot), eta horiek aldi berean tamaina desberdinak izan ditzakete (small, medium, large...). Objektu bakoitzak energia eta cpu eskakizun desberdinak ditu. Ez da erraza izaten objektu konbinazio egokia aukeratzea, buruhauste galanta izatera heldu daiteke. Star Citizenen ere antzekoa da, baina aipatu beharra dago mugatuagoa dela. Esate baterako, ontzi handi bati, ezin zaio ontzi txiki baterako diseinatua dagoen motorra jarri.

Honekin ez dut esan nahi sistema bat bestea baino hobeagoa denik. Argi dago Evek 15 urte dituela jada eta sistema argia du, Star Citizenena, aldiz, modernoagoa. Bakoitzak bere estilo propia duela esan dezakegu.

Borroka

Simulazioaren zale amorratuak bazarete, argi eta garbi Star Citizenera joko duzue. Nik asko disfrutatu dut joystick-a erabilita espazio zabalean zehar nabigatuz. Nahiz eta borrokarik ez dudan egin, pelikuletako gidariak bezala sentitzen zara. Even aldiz point & click sistema erabiltzen da. Hau da, etsaia agertzen denean, gainean klik egin, eta ahal bezain laster tiro egiten hasi behar gara armen botoia sakatuz. Gainera, oso azkar egin behar da bizirik jarraitu nahi badugu.

Horrelako jokoetan esperientziarik ez baldin badaukazu, argi dago Star Citizen errazagoa irudituko zaizula. Even jolasteko gehiago jakin eta ikasi behar da.

Prezioa

Even %100ean ibili nahi baduzu, hau da, ontzi eta abilitate mugarik gabe, hileroko kuota ordaindu behar dugu (15€ ). Benetako dirua erabili beharrean, jokokoa erabiltzeko ere aukera daukagu.

Star Citizen aldiz, ohiko jokoak bezala erosi egin behar da. Hori bai, behin ordaintzea ez da nahikoa izango, ontzi onenak lortzeko kreditu txartela atera beharko dugu.

Prezioetan dagoen aldea ikusteko adibide bat jarriko dizuet. Azken egun hauetan jende asko harritu da Citizen Vulture ontziarekin, pack merkeenak 120€ balio baititu. Even, prestazio eta itxura antzekoak dituen ontzia (ikusi argazkiak) jokoan 10 minutu bakarrik jolastuta lor daiteke.


Beraz, zein joko uste duzue dela onena? Nik uste jokalarien gustuen araberakoa dela. Antzekoak badira ere, bakoitzak esperientzia desberdin bat eskaintzen du. Nire ustez, Evek jokalari batzuk galduko ditu, baina ez da beldurtzeko modukoa izango. Are gehiago, nik uste badagoela bientzat tokia, nahi duenak bietara jolasteko aukera dauka.

Hala ere, zuen iritzia irakurtzea gustatuko litzaidake, eta guztion artean eztabaidatzea.

Mila esker arretagatik.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

158
Kide

1
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Xabier Calvo Eka. 21, 2018, 2:34 p.m.

Nik bere garaian the impossible Game PS3an izan nuen eta gehien egitea lortunuena lehenengo pantailaren hiru laurdenak izan zen gutxi gora behera....
Hainbat bideojoko ezberdin

Iker Ibarguren Mar. 27, 2018, 8:20 a.m.

PC-rako dira momentuz, baina nork daki etorkizunak zer ekar dezakeen ;)
Amazon prime harpidetza duzu? eskuratu hilero j...

Ander Intxaurrondo Mar. 26, 2018, 2:31 p.m.

Galdera tonta. Dohako joko hauek plataforma guztietarako dira? Edo PC bakarrik? Nik ere Prime kontua daukat eta joateko Twitch kontua egiten. Esper...
Amazon prime harpidetza duzu? eskuratu hilero j...

etxondoko Mar. 18, 2018, 5:41 p.m.

Arazoa ez zen MOD txukun honena, nire Ryzen 1600X + RX 580 zen. Linuxean CIV V da ez zebilena ondo. (MOD hau probatzeagatik itzuli nintzen joko hon...
Nafar Erresuma Civilization V-ean

Igor Okina Mar. 1, 2018, 7:26 p.m.

Nik MOD hau aspaldi deskubritu naban eta zeuri bezainbeste arritxu zoztan. Naiko dexente inda zaguala irdutxu jatan. Musika oso ondo dago, ta izate...
Nafar Erresuma Civilization V-ean