Udako aurkezpenen zerrendara gehitu zaizkigu azkenean: 40 minutuko iraupena gaindituko duela adierazi digute Sony-koek.
PlayStationek State of Play emanaldia baieztatu du biharko.
23:00etan hasiko duten zuzenekoak 40 minutuak gaindituko dituela nabarmendu dute PlayStation Blog atarian argitaratutako prentsa oharrean. Diotenez, “PlayStation 5ean derrigorrez jokatu beharreko bideojokoen berriak eta gaurkotzeak” eskainiko dituzte Sonykoek, titulurik edo talderik zehaztu gabe.
Horrela, ekaineko aurkezpenen zerrendara gehituko da PlayStation. Zer esanik ez, ustekabeko ederra da bideojokozaleentzat: aurten ez genuen ezer espero, zurrumurruen aldetik nahiko isilik ibili baikara.
Zerbitzu erako bideojokoen gainbehera ikusita —Concord-en porrotari Marathon edo Fairgame$ lanen arazoak gehitu behar zaizkio, besteak beste—, PlayStation Studios markapean jokalari bakarrari zuzendutako berritasunak espero ditzakegu, agian.
Ohi bezala, PlayStationen YouTube eta Twitch kateetatik jarraitu ahalko da State of Play aurkezpena.
Iruzkinak