PlayStation 5-eko zein PlayStation 4-ko “berritasunak eta iragarpenak” eskainiko dituzte; oraingoan garatzaile japoniarrak izango dira protagonistak.

Indar betean ari dira PlayStationekoak. Otsailean Gran Turismo 7-ri zuzendutako State of Play aurkezpena egin ondoren, martxoan beste bat egingo dutela iragarri dute: bihar bertan eskainiko dute emanaldia.

23:00etan hasiko dute beren ohiko kanaletatik: Youtube eta Twitch bidez jarraitu ahalko da. 20 minutuko iraupena edukiko duela zehaztu dute, baina bertan erakutsiko dituzten bideojokoak aipatu gabe.

Hori bai, PlayStation 5 eta PlayStation 4 kontsoletarako jokoen” berritasunak eta iragarpenak” agindu dituzte. Are gehiago, aurkezpeneko protagonista nagusiak “Japoniako editore gustukoenak” izango direla diote; dena den, nazioarteko tituluak egongo dira aurkezpenean.

Final Fantasy VII Remake-n bigarren atala edo gaur bertan berandututako Forspoken datoz burura Square Enix-ekoen aldetik; Capcom-ek Resident Evil Village-n hedapenari buruzko informazioa eman dezake bertan, gainera; Tango Gameworks-en Ghostwire Tokyo itxurosoa ere azal daiteke aurkezpenean.

Aukera sorta zabala dago, hortaz. Behintzat badakigu kanpoan geratuko diren jokoak zeintzuk izango diren azpimarratu dute: State of Playan ez dira errealitate birtualeko PlayStation VR2 gailurako obrak egongo.

Martxoko State of Play aurkezpena bihar emango dute 23:00etatik aurrera.