Steam Early Accessek Battle Realms: Zen Edition jaso du

Lander Unzueta | 2020/03/18 14:24 Berriak



2001ean argitaratutako estrategia jokoaren bertsio berriztatuak hainbat aldaketa ekarriko ditu.

Dagoeneko existitzen ez den Liquid Entertainment sortzaileak sortutako Battle Realms estrategia joko klasikoa zaharberrituta heldu da Steamera. Early Access bidez Zen Edition deitutako bertsio berria argitaratu du Ed Del Castillo arduradunak.

Battle Realms japoniar mitologian oinarritutako denbora errealean jokatzen den estrategiazko jokoa da; Age of Empires edo Warcraft klasikoen antzera, baliabideak lortu eta horiekin ejerzitoa osatu beharko dugu partida irabazteko.

Battle Realms ejerzito hori sortzeko moduagatik da berezia: oinarrizko unitateak, nekazariak, eraikin desberdinetan entrenatu beharko ditugu unitate militarrak sortzeko. Jokoak aukeratzeko lau fakzio ditu; Dragoiaren klana, Sugearen klana, Otsoaren klana eta Lotoaren klana.

Oraindik bukatzeko dagoen bertsio berri horrek hainbat berritasun gehituko dizkio 2001eko bideojokoari: Del Castillok aipatu duenez, “bereizmen handiko monitoreentzako aukerak, bi monitore batera erabiltzeko aukera, erabilgarria den sare bidezko multiplayerra eta akats konponketak” izango ditu Zen Editionek, besteak beste.

Edizio hori oinarrizko jokoarekin eta Winter of the Wolf espantsioarekin argitaratu da. Early Accessean 8,19 euroko prezioan argitaratu badu ere, bideojokoa bukatuta dagoenean prezioak gora egingo duela azaldu du arduradunak.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

178
Kide

1
Jolasten

7
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…