Gabonak badatoz beste urte batez. Urte luzea izan dugu eta hainbat joko ezberdin agertu zaizkigu denbora honetan zehar. Steam-en ohiturak jarraituz beherapenak datoz gabonetan, nola ez! Jokoak oparitzeko, erosteko edota inbidiaz urtzeko garai ezin hobeak dira hauek...

Baina zein erosi? Zein ez? Joko onak nahi ditugu ahalik eta diru gutxien gastatuz, beraz, hona hemen nire ikuspuntutik gomendagarriak diren jokoak eta normalean beherapenetan agertzen direnak.


ESTRATEGIA

  • Total war saga: Normalean saga honetakoak beherapenetan topatu ahal dira. Zaharrenak (Rome tw etb. ) 1€-an aurkitu ahal dira, Empire eta Napoleon berriz tw 8-10€ artean normalean. Aldiz Rome 2 tw gehienez jota %50-ean topatuko duzue. Hala ere normalean %10-eko beherapenean eta gutxitan. [TRAILERRA]
  • Hearts of iron: Riska gustuko baduzue hau da zuen jokoa. Estatu baten kontrola hartuta mundua menperatu eta beste estatuak bereganatzeko. Oso erraz ikus daiteke %10-25-eko beherapenean, era berean %50-era topa daiteke. [GAMEPLAYA]
  • Xenonauts: Betidanik tokatu zaingun lana: beste munduetatik gure mundura zetozen estralurtarrak jipoitzea alegia. Oraingoa zeu jarri nagusiaren aldean eta zeuk esan nor doan gerlara. Nahiz eta asko ez ikusi, posible da %10-eko beherapenean topatzea. [GAMEPLAYA]
  • Age of Empires 2 HD edition: Age of Empires 2-aren remasterizazioa. Nork ez du jolastu joko honetara txikitan? Baliabideak batu, armada osatu eta beste jokalaria akabatu. Normalean %10-25-ean topa daiteke baina batzuetan %50-ean topa daiteke. [GAMEPLAYA]
  • R.U.S.E.: 2. Mundu Gudako general baten azalean sartu eta tropak bidali behar dituzu etsaiak menperatzera. Tranpak egin eta bestea engainatu gudan, azkarrena izan zaitez! Orokorrean %25-eko beherapena izaten du baina noizbaiten %50-ean ikusia izan dut. [TRAILERRA]
  • Arma tactics: Arma sagaren fanatikoa zara? Estrategia gustuko duzu? Frogatu joko hau. Soldadu talde baten nagusia izan eta zeure betebeharra egin. Orokorrean %25-ean egoten da baina batzuetan %50-ean jarriyzen dute. [GAMEPLAYA]   
  • Blood Bowl: Mahaigaineko jokoak zure gustukoak dira? Amerikar futbola gustuko? Sartu eta frogatu legerik gabeko amerikar futbola. Taldea sortu eta partidak irabazi jokalariak hiltzen, lesionatzen… Normalean %10-25-aren inguruan egoten da [GAMEPLAYA]


AKZIOA

  • Red orquestra: Eskuadretan banatu eta bandera ezberdinak hartzera edota besteei reespaw egiteko puntu gabe utzi. Normalean %25-ean egoten da. [GAMEPLAYA
  • Space marine: Titusen azalean jarri eta Enperadorearen izena espazioan zehar eraman. Salbatu titanak egiten diren planeta eta gozatu etsaia hiltzen. Ez bota CoD-eko zonbiak, modu exterminatusa dagoela eta. Normalean %10-25ean egoten da baina batzuetan %50-80-ean ere topa daiteke. [TRAILERRA]
  • Half Life saga: Freeman doktoreaz ez izan inbidiarik, %50-80-an oso erraz topa daitezke saga honetako jokoak. Azken salneurria 2-3€tan utziz. [GAMEPLAYA]
  • Arma: Saga hau gustuko baduzu ezin duzu utzi aukera hau ihes egiten. Lagunekin militarrak bazinate bezala ibiltzeko aukera ezin hobea. Arma eta Arma 2, 2-3€-rengatik topatu ahal dituzu. Arma 3 gehienez jota %50-ean. [GAMEPLAYA]

       
INDIAK

  • Prison architeck: Prison tycoon zenuen gustoko? Joko honi esker gartzelaren kontrola hartu eta zure gustora eraiki dezakezu kartzela. Baina kontuz, batzuk ihes egiten saiatuko dira eta. Erraz aurki daiteke %10-25-ean, batzuetan %50 ere bai. [GAMEPLAYA]
  • Kerbal Space Program: Nasari konpetentzia egin diezaiokezu joko honetan eta zeure agentzia espazial propioa izan. Normalean %10-25-ean topa daiteke. [TRAILERRA]
  • Citadels: Erdi aroko gazteluak eta herri babestuak. Age of Enpires bazeneukan gustoko izango duzu jolas hau. Tropak batu eta etsaia akabatu! Normalean %10-25-ean egoten da baina noiz baiten %50-ean ikusi izan dut. [GAMEPLAYA]
  • Isomer: Beti estralurtarrak akabatzea tokatu izan zaigu baina oraingokoan haien ikuspuntua hartu eta lurra konkistatu beharko dugu. Oso erraz topa daiteke %25-ean. [GAMEPLAYA]
  • Orion prelude: Multijokalaria den lehenengo india da nik dakidala. 3 kiderekin batu eta errondatan datorren dinosaurio gaiztoak hil behar dira. Oso erraza da 1€-an topatzea. [GAMEPLAYA]
  • Terraria: Minecraft eta 2d-a gustoko? Hau da zeure jokoa. Munduan zehar ibili behar duzu baliabideak batuz eta armak zein babes hobeagoak lortuz (boss-ak hiltzeko). Normalean 2€ baino gutxiagoan topatzen da. [GAMEPLAYA]
  • Tower wars: Tower defend generokoa bazara hau dudarik gabe gustoko izango duzu. Dirua lortu, tropak eta kanoiak hobetu eta bestea txikitu! Normalean %10-ean ikusten da, batzuetan %25-ean ere bai. [GAMEPLAYA]       


SIMULAZIOA

  • State of decacy: Zonbiak etxeko atarira heldu dira! Bizi irauten saiatu pertsonaia ezberdinekin. Bakoitzak abilitate ezberdin bat du eta pertsonaia bat galduz gero, nork daki abilitate hori berriz ikusiko duzun. Errezena %25-ean topatzea da baina batzuetan zoratu edo egiten dira Steameko hauek eta %50-75-ean ikus daiteke. [GAMEPLAYA]
  • Cities xl: Herriak eraikitzea gustoko? Joko hau ezin duzu galdu. Munduan zehar herri ezberdinak eraiki eta haien arteko komertzioa egin behar duzu. Normalean %10-25-ean topa daiteke. [GAMEPLAYA]
  • Cities in motion: Nor ez da kezatu autobusa edota trena ez denean heldu? Nola funtzionatzen du garraioak? Joko honi esker hobeto ulertuko duzu arazo hauek zergatik gertatzen diren... Normalean %10-25-ean topa daiteke. [GAMEPLAYA]