BlueTwelve Studio-ko frantsesen jokoa urte hasieran estreinatu behar zen. PlayStation kontsoletara eta PC-ra iritsiko da.

Annapurna Interactivek argitaratuko duen Stray abenturari buruzko informazio berria eskaini du. PlayStationekoen promozio bideo baten bidez kaleratze epe eguneratuaren berri izan dugu: 2022ko udara geroratu dela dirudi.

Printzipioz dagoeneko merkaturatuta edo behintzat laster estreinatzeko zegoen Stray; iazko Annapurna Interactive Showcase aurkezpenean jakitera eman zutenez, 2022 hasierarako prest egotea aurreikusten zutenBlueTwelve Studio frantsesa da garapenaren arduraduna: Ubisoft-ekin batera lan egiten ari ondoren, garatzaileon lehen obra independentea izango da.

Strayn kalekatu baten kontrola hartuko dugu. Robotez betetako etorkizuneko hiri bat esploratzeari ekingo diogu jokoan. Misterioak argitzen eta puzzleak gainditzen ariko gara gehienbat, baina trailerretan akziorako tartea ere egongo dela ikus daiteke.

Esan bezala, baina, esplorazioa izango da nagusi: katuaren bizkortasunaz baliatuta hiriko kaleetatik, teilatuetatik eta zokorik estuenetatik ariko gara aztarna berrien bila. Bere helburu nagusia etxera bueltatea lortzea izango da. Indie estudio baten lana izateko, atal grafikoa nabarmentzekoa da: kalitate ikusgarria erakusten du tituluak.

Promozio bideoak PlayStationekoen alde doazenez, argi dago hauen kontsoletan kaleratuko dela Stray. PlayStation 5-ean zein PlayStation 4-an jokatu ahalko da bideojokora; horiez gain, ordenagailuetan ere estreinatuko da Annapurnakoen lana.