Garatzaileen ekimenak batzeaz gain, “ezusteko bideojoko berri baten” aurkezpen propioa ere egingo du Geoff Keighleyk.

Joan den astean Geoff Keighley bideojokoen munduko kazetariak Summer Game Fest ekimen digitala aurkeztu zuen. Bertan jokoei buruzko albisteak eta iragarpenak batuko zituztela agindu ostean, udan egingo diren aurkezpen digitalak zerrendatzeko lana hartu dute webguneko arduradunek.

Osatutako zerrenda behin-behinekoa da; enpresa eta garatzaileak ekimenak zehazten doazela SGFren zerrenda eguneratzen joango direla nabarmendu dute. Zerrendatutako ekitaldien artean azpimarratzekoa da  ekainaren 11n CD Projekt Redek Cyberpunk 2077ren inguruan egingo duen aurkezpena.

Garatzaileen aurkezpenekin batera Summer Game Festaren baitan ezusteko bideojoko berria aurkeztuko duela iragarri du Keighleyk.

Maiatzaren 12an 18:00etan egingo du aurkezpena kazetariak. Data aipatuta, kazetariak ez du bideojokoari buruzko datu gehiagorik zehaztu.

Maiatza

  • Maiatzak 12. 18:00: Sunrise 1. Ezusteko bideojoko baten aurkezpena Geoff Keighleyren eskutik.

Ekaina

  • Ekainak 9-14: Steam Game Festival: Summer Edition.
  • Ekainak 11: Cyberpunk 2077. CD Projekten Reden emisio digitala
  • Ekainak 12. 01:00: EA Play Live 2020. Electronic Artsen aurkezpena.

Uztaila

  • Uztailak 11: TennoCon 2020 – Digital Extremesek Warframeren inguruko berritasunak aurkeztuko dituzte.

Abuztua

  • Abuztuak 24. 20:00: Gamescom 2020: Opening Night Live. Geoff Keighleyk Summer Game Festi bukaera eman eta Gamescoma aurkeztuko du.