Beste hainbat hobekuntza dakartzan 1.1.0 eguneraketa argitaratu dute Nintendokoek.
Super Mario 3D All-Stars orain bi hilabete estreinatu zen Nintendo Switchean. Orain egun batzuk Super Mario 64, Super Mario Sunshine eta Super Mario Galaxy batzuen dituen bildumak 1.1.0 eguneraketa jaso zituen, mota guztietako hobekuntzekin.
Berritasunik esanguratsuena Super Mario Sunshinera Gamecubeko agintearekin jokatu ahal izatea da. Nintendoren kontsola hibridoak aginte horren egokigailua prest eduki du aspalditik, eta Super Smash Bros. Ultimate edo Mario Kart 8 Deluxe bezalako jokoekin erabili daiteke.
Zaleen eskarien artean zegoen Sunshinera horrela jokatzeko aukera eskaintzearena: agintearen kolpekariekin Switcheko agintearekin posibleak ez diren mugimenduak egin daitezke, izan ere.
Hori bai, egokigailu bereziak Switcharen bertsio normalarekin bakarrik funtzionatzen du, eta telebista moduan soilik. Hortaz, Switch Litea duten jokalariek ezin izango dute aginte klasiko horrekin jokatu. Gainera, botoien ikonoak ez dira aldatuko: Switcheko jatorrizko ikonoak mantenduko dira Gamecubeko agintearekin jokatu arren.
Horrez gain, bilduma osatzen duten hiru jokoetan kameraren kontrolak alderantzikatzeko aukera eman dute eguneraketarekin. Bukatzeko, jostagarritasunari begirako era guztietako aldaketa eta hobekuntza txikiak gehitu dituzte hiru jokoetan.
Iruzkinak