Uztailaren 13an Superhoten jarraipena estreinatuko da PC, PS4 eta Xbox Onean

Lander Unzueta | 2020/07/10 18:00 Berriak



Jatorrizko bideojokoa erosi zutenek doan jasoko dute Superhot: Mind Control Delete.

2017an Superhotentzako espantsio bezala iragarri bazuten ere, Superhot: Mind Control Delete tiro jokoen saga arrakastatsuko hirugarren atalean bilakatu da. Superhot Teameko kideek uztailaren 16an PC, PS4 eta Xbox Onerako argitaratuko dela adierazi dute.

Hasiera batean roguelite bezala garatu zuten, baina urteak igaro ahala zaleei “istorio gehiago, jostagarritasun propio gehiago eta orokorrean Superhoten munduko eduki gehiago” eskaintzeko obra izaten bukatu du.

Horrela, “askoz bideojoko handiagoa” eratu dutela baieztatu dute arduradunek. Mekanika gehiago eskaini, eta jokalariei tiroketak esperimentzatzeko modu anitzak ahalbidetzeko pertsonaia propioak eratzeko bideak eskainiko dizkiete.

Jatorrizko Superhot erosi zutenek doan jasoko dute Mind Control Delete. Zehaztu dutenez, VR bertsioa eskaintzatik kanpo geratzen da, baita Epic Games Store, Games with Gold eta Twich Prime bidez banatutako doako aleak ere. Eskaintza bereziari buruzko zalantzak dituztenek hemen aurkituko dituzte horri buruzko erantzun guztiak.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

3
Jolasten

36
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…