Team Cherry-k aurkezpen berezia iragarri du etzirako

Lander Unzueta | 2026/11/25 16:30 Berriak



Cherry Time! emanaldian “Hollow Knight: Silksong – Sea of Sorrow-en eguneratzea” eta “iragarpen zirraragarriak” ikusiko dituzte zaleek.

Hollow Knight-en arduradunak aurkezpen berezia prestatzen dabiltza. Etzi eskainiko dute, Cherry Time! izenpean.

YouTube plataformako estudioaren katetik jarraitu ahalko da zuzenekoa: ostiralean 16:00etan hasiko da. Askorik aurreratu gabe, “Hollow Knight: Silksong – Sea of Sorrow-en eguneratzea” eta “iragarpen zirraragarriak” egongo direla aipatu digute.

Zaleak denbora luzea daramate Silksongen lehen eduki gehigarriaren zain —ez dute jokoa jasotzeko beste itxaron beharko, itxura batean—. Pasa den urteko abenduan iragarri zuten Sea of Sorrow, “gune berriak, buruzagiak, tresnak eta gehiago” batuko zituela aldarrikatuz. Ordutik hona, baina, isilik ibili dira, eta ez dugu bideorik edo irudirik ikusi.

Prentsa oharra irakurrita, zerbait gehiago ere egongo dela ulertzen dugu, zorionez… Team Cherry gauzak aldez aurretik iragartzearen zalea bada ere, joko edo titulu berri baten zain geratu dira asko; bestela, espantsioekin jarraituko dutela pentsa dezakegu.

Iaz estreinatu zen, azkenik Hollow Knight: Silksong. Askok maitatua, beste hainbestek gorrotatua, argi dago lehenengo jokoaren parera iristea lortu zuela: Steam plataformako balorazioei begira jarrita, erabat baikorrak dira. Game Erauntsian analisia eskaini genion pasa den urtean, “espero genuena eta are gehiago” dela esateko:

Mundu zabala, misteriotsua eta ederra ezagutzera eramango gaitu, duelu zein jauzi zailekin, bai, baina sagaren zaleek gogo handiz gozatuko dituztenekin. Originala beti egongo da gure bihotzetan; bigarrena, are hobea dela esan dezaket.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Steam

Game Erauntsia

251Kide
2Jolasten
37Online

Jarraitu Steam taldea

Azken erantzunak

Lander Unzueta
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta