Tekken 7ren laugarren denboraldia udazkenean hasiko dute

Lander Unzueta | 2020/10/05 11:00 Berriak



Kunimitsu borrokalariarekin hasiko dute denboraldia. Datorren urtera arte aurreikusitako edukien berri eman dute.

Tekken borroka joko famatuaren zazpigarren atalak sei milioi ale saldu ditu. Berria Katsuhiro Harada zuzendariak eman du sare sozialen bitartez. Salmentei buruzko datuak ematearekin batera laugarren denboraldiari buruzko xehetasunak eskaini dituzte Bandai Namcoko arduradunek.

Denboraldi berriaren iragarpena nahi gabe filtratu dute brasilgo Bandai Namcoren Youtubeko kontutik. Hori ezabatu ondoren japoniarrek ofizialki iragartzea erabaki dute.

Kunimitsu ninjarekin emango diote hasiera denboraldiari. Azken aldiz 2011ko Tekken Tag Tournament 2 jokoan agertu zen, baina oraingoan alabak hartuko du bere ordezkoa.

Kunimitsurekin batera Vermilion Gates deitutako kokaleku berria iritsiko da Tekken 7ra: udazkenean argitaratuko dituzte eduki horiek.

Datorren urteko udaberrian beste borrokalari bat ere gehituko dutela adierazi dute garatzaileek; Kunimitsurekin gertatu modura bere borrokaleku propioa edukiko du.

Pertsonaiekin batera doako gehigarriak jasoko dituzte Tekken 7ren jokalariek. Mugimendu berriak, interfazearen aldaketak, sare bidezko partidentzako hobekuntzak eta beste hainbat eduki argitaratuko dituzte.

Tekken 7 PC, PS4 eta Xbox Onean jokatu daiteke.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

182
Kide

2
Jolasten

38
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…