Repentance “jarraipen modura hartu daitekeela” adierazi du Edmund McMillen garatzaileak.
2018ko abuztuan teaser baten bidez The Binding of Isaac: Rebirthen azken DLCa izango zena aurkeztu zuen Nicalis garatzaileak. Bi urte pasata Repentance espantsioaren argitaratze data zehaztu du Edmund McMillenek: abenduan iritsiko da Steamera.
Garatzailearen hitzetan “jokoaren %90a eginda” dago une honetan. Nicaliseko taldekideekin “estu lanean” aritu dela azaldu du McMillenek. Zaleek eskatzen zuten “DLC sekuela” lortzeko gogor lan egin dutela azpimarratu du.
Izan ere, prestatzen ari diren eduki gehigarria joko berria izan litekeela dio arduradunak: “Rebirth jatorrizko flash jokoaren aldean zena baino are handiagoa da Repentance”.
Hori horrela “azken, azken, azken mega espantsioa” izango dela azaldu du; Afterbirth eta Afterbirth+-ekin berbera esan zuen arren oraingoan egia izango dela agindu du.
Urritik aurrera jokoaren blogak etengabeko eguneratzeak edukiko ditu. Steamen dagoeneko desiratutako jokoen zerrendara gehitu dezakete zaleek. Kontsolako bertsioak baieztatuta daude, baina arduradunek ez dute kaleratze datarik zehaztu.
Iruzkinak