Trailer motzarekin ezagutzera eman dute Nintendo 64ko maisulanaren eraberritutako bertsioa: Link kokiri gaztea ikusi dugu bertan.

The Legend of Zelda Ocarina of Time berregitea benetakoa da. Nintendo-k bere Direct aurkezpenaren bukaeran aurten Switch 2 kontsolan kaleratuko duela ezagutzera eman du.

Askorik erakutsi gabe, iratxorik gabeko kokiri mutiko gaztearen istorioa azaldu digute. Bukaeran, Link gaztea agertu da, lo, zaharberritutako itxurarekin: jokoaren lehen eszena ikusi dugu, alegia.

Ez dugu besterik ikusi: Yoshiaki Koizumi ekoizleak "beranduago" xehetasun gehiago eskainiko dituztela aurreratu digu. Hiru dimentsioko berregite handia izango dela ikusi dugu, hori bai.

2026an Switch 2an argitaratuko da The Legend of Zelda Ocarina of Time berregitea.