Egungo Windows sistema eragileentzako bateragarritasuna prestatu dute. DLC guztiekin eros daitezke.

The Sims Legacy Collection eta The Sims 2 Legacy Collection bildumak berrargitaratu ditu Electronic Arts-ek sagaren 25. urteurrena ospatzeko. PCan joka daitezke.

Maxis estudioaren titulu maitatuak egungo Windows sistema eragileetan funtzionatzeko egokitu dituzte, eta GNU/Linux-en Proton bidez ere goza daitezke; ez dirudi nahi bezala atera direnik, baina, erabiltzaileek denetariko akatsak aipatzen baitituzte Steam-eko jokoen iritzietan, eta une honetan aldeko zein kontrako balorazioak irakur ditzakegu.

Ez dugu bestelako berritasunik aurkituko eguneratuko The Sims bildumetan. Hori bai, eduki gehigarri guztiekin erosiko ditugu: lehen nahiz bigarren jokoak dozenaka DLCrekin eta espantsiorekin batera datoz Legacy Collectionetan.

The Sims Legacy Collection 20 eurotan eros dezakegu; The Sims 2 Legacy Collection, beste aldetik, 30 eurotan. Bi jokoak batera erosiz gero, 40 euroren truke eskura ditzakegu. Steam, Epic Games Store zein EA app saltokietan merkaturatu dira.