Belaunaldi berriak The Witcher 3 Complete Edition jasoko du

Lander Unzueta | 2020/09/10 11:00 Berriak



Bideojokoa erosita dutenek PS5, Xbox Series X eta PCrako edizio berria doan eskuratuko dute.

CD Projekt RED garatzailea Cyberpunk 2077n lanean ari bada ere, poloniarrek orain arte argitaratutako joko arrakastatsuena hobetzen jarraitzeko asmoa dute. The Witcher 3k Complete Edition deitutako bertsioa izango du belaunaldi berriko kontsoletarako eta PCrako.

Iragarpena prentsa ohar baten bitartez egin dute, azalpen handirik eman gabe. Complete Edition horren berritasunik aipagarrienak Erribiako Geralten hirugarren abenturako atal grafikoak jasoko dituen hobekuntzak izango dira. Zehazki, ray tracinga aipatzen dute garatzaileek.

Atal teknikoan berriz, karga denbora motzagoak edukiko ditu datorren belaunaldirako bertsioak.

Arduradunek ez dute zehaztu noiz kaleratuko duten The Witcher 3: Wild Hunt Complete Edition. Hori bai, dagoeneko PC, Xbox One and PlayStation 4an erosita dutenek doako eguneratzea izango dute: ezer gehiago ordaindu gabe belaunaldi berriko bertsioa eskuratu ahalko dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

2
Jolasten

14
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…