Geoff Keighley kazetaria arduratuko da Telltale Games eta AdHoc Studio garatzaileen abentura grafiko berria erakusteaz.

The Wolf Among Us zaleek benetan maitatutako joko horietako bat da, zalantzarik gabe. Telltale Gamesekoen urrezko aroan argitaratutako abentura grafiko honek hainbat jarraitzaile ditu gaur egun. Bigarren atala 2019 bukaeran iragarri zutenetik berri gutxi jaso dituzte, baina azkenik jokoa mugimenduan ikusteko aukera egongo dela dirudi: arduradunek jokoa aurkezteko ekimen berezia baieztatu dute.

Greetings from Fabletown izenpean, bihar egingo dute aurkezpena. Geoff Keighley kazetari ezaguna arduraduko da ekitaldiaz: The Game Awards-en Twitch-eko eta Youtube-ko kanaletatik ikusi ahalko da 19:00etatik aurrera.

Orain arte ezagutzera emandako xehetasunen artean, gidoia jatorrizko jokoa bukatu eta sei hilabetetara hasiko dela nabarmendu daiteke. Unreal Engine motor grafikoa erabilita sortzen ari dira Telltale Gameseko eta AdHoc Studioko garatzaileak Bigby otsoaren abentura berria. Misterioak, kasu arriskutsuak, quick time event mekanikak, eta nola ez, erabakiak, izango dira jokoaren ardatz nagusia.

Beste batez, argitalpena kapituluka egitea aurreikusten dute arduradunek. Hori bai, joko osoa bukatu arte itxarongo dute lehenengoa kaleratzeko; ikusteko dago ea biharko zuzenekoan zehaztuko dute argitaratze data.