Tony Hawk’s Pro Skater 1+2 iragarri du Activisionek

Lander Unzueta | 2020/05/14 11:00 Berriak



Vicarious Visionsek PC eta kontsoletarako garatuta, skaterraren lehen bi bideojokoen remakeak bilduko ditu joko baten.

Tony Hawk bueltan da. Activisionek skaterraren izenarekin sortutako lehen bideojokoen remakeak prestatzen ari dela iragarri du Summer Game Fest barruan egindako aurkezpen baten bitartez.

Tony Hawk’s Pro Skater 1+2 deituta, “jatorrizko kokalekuak, akrobaziak, joko motak eta soinu bandako abestiak” bueltan ekarriko dituela aldarrikatu dute jokoaren arduradunek.

Warehouse eta The Bullring bezalako kokalekuak guztiz birsortuta ikusi ahalko dira remakean. Atal grafiko berriztatua 4K-ko bereizmenean eta 60 irudi segundutara gozatu ahalko da.

Tony Hawkekin batera Steve Caballero, Geoff Rowley, Bucky Lasek, Elissa Steamer, Kareem Campbell, Andrew Reynolds, Bob Burnquist, Eric Koston, Rodney Mullen, Jamie Thomas, Rune Glifberg eta Chad Muska skaterrak egongo dira bideojokoan.

Berritasunak ere gehituko dituzte bide batez: sare bidezko jokoa baieztatu du Activisionek. Beste jokalariekin Internet bidez jokatzeko aukerarekin batera bi jokalarirentzako tokiko multiplayerra egongo dela adierazi dute. Pertsonaia eta kokaleku sortzaileak ere bueltan dira. Create-A-Skater eta Create-A-Park deituta, sortutakoak sarean partekatu ahalko dira.

Jokoaren garapena Vicarious Visionsen eskuetan dago. Crash Bandicoot N. Sane Trilogyren garatzaileak dira, eta Tony Hawk klasikoen port batzuetaz ere arduratu ziren.

Tony Hawk’s Pro Skater 1+2 irailaren 4an Playstation 4, Xbox One eta PCan argitaratuko da. Azkenaren kasuan, lehendabizi Epic Game Store plataformaren bidez kaleratuko da; ikusteko dago beste plataformetara iritsiko den ala ez.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

1
Jolasten

32
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…