Total War: Warhammer III otsailaren 17an kaleratuko da

Lander Unzueta | 2021/11/05 17:00 Berriak



Creative Assembly-ren estrategia jokoa Xbox Game Pass-etik jokatu ahalko da lehen egunetik. Aurreko bi jokoekin bateragarria izango da, kanpaina erraldoia osatuta.

Hurrengo estrategia joko handia ez da aurten kaleratu, baina halere Warhammerren zaleek ez dute askorik itxaron beharko Total War sagan oinarritutako hirugarren jokoa ikusteko: 2022ko otsailaren 17rako prest edukiko du Creative Assemblyk prestatzen ari den lana.

Behin betiko argitaratze dataren iragarpena Ogre Kingdoms-ak aurkeztuta egin dute. Eduki gehigarria ordainpekoa izango den arren, Total War: Warhammer III erreserbatzen dutenek edota lehenengo astean erosten dutenek doan jasoko dute zibilizazioa. Greasus Goldtooth eta Skrag the Slaughterer heroiak egongo dira hauen armaden buruzagiak.

Ordainpekoa izango da baita Xbox Game Pass bidez jokatzen dutenentzat; arduradunek iragarri berri dute Microsoft-en harpidetza zerbitzuaren baitan eskainiko dutela estrategia jokoa lehen egunetik.

Creative Assemblyk aurten argitaratu nahi zuten Games Workshop-en fantasiazko munduan oinarritutako Total Warren hirugarren atala. Irailean jakitera eman zutenez, “argitalpen sendoagoa eta hobea” ziurtatzeko berandutu zuten 2022ra, presaka ibiltzea ekiditu nahian.

Aurreko bi jokoekin bateragarria izango da hirugarrena: Total War: Warhammer 1eko eta 2ko kanpainak, mundua, zibilizazioak eta heroiak hartuta bideo-joko erraldoia eratuko dute garatzaileek.

Total War: Warhammer III PC-an estreinatuko da Xbox Game Pass, Steam eta Epic Games Store bidez otsailaren 17an.

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

218
Kide

1
Jolasten

13
Online

Azken erantzunak

muturbeltz Nov. 28, 2023, 3:30 p.m.

Lehenago switchean pasa det baina berriz pasatzeko gogoa ematen didate zure itzulpenek. Eskerrik asko lanagatik.
Mendi Zerutiarra: Celeste-ren igoeraz euskaraz go…

Ibai Aizpurua Nov. 20, 2023, 1:35 p.m.

Artikulu ederra!!! Neretzat urteko asteburu hoberena izan da! Mila esker denei!
Euskal Game Jam ekimenak euskal bideojoko sortzai…

lowena Nov. 1, 2023, 7:29 a.m.

Euskarazko pokemon joko bat jolasteko aukera izatea espero dut egunen batean!
Pokedex-a euskaratzeko proiektuak 251 sakelako mu…