Kaixo lagunok!

Oporrak gero eta gertuago daude, eta heldu da udan zer egin pentsatzeko unea. Oporrei ahalik eta probetxu handiena ateratzen lagunduko dizuegu Game Erauntsitik, ez duzue aspertzeko betarik izango. Presta daitezela ordenagailuak!


Dagoeneko denbora dezente pasa da Minecraft Zerbitzarian TheTowers txapelketa egin genuenetik , eta hain ongi pasatu genuen, antolatzaileok irrikitan gaudela txapelketa berri bat antolatzeko. Aurrekoan egin genuen bezala, zuen esku utziko dugu minijokoa aukeratzea: The Walls, TntRun… zuek nahi duzuena. Iruzkinetan utzi zuen proposamenak.


Badakigu ez dela erraza izango data zehaztea, beraz, lagunduko bazenigute, asko eskertuko genizueke. Ea, ahalik eta jende gehienari egokitua egiten dugun.


Bide batez, TheTowers bukatukoan idatzi eta publikatu ez nuen hau uzten dizuet :D

 

Hilabete honetako gertakari nagusia The Towers txapelketa izan da dudarik gabe. 3ko taldetan 26 jokalari aritu zarete lehian nor den hoberena erakusteko. Martxoaren 6an eman zitzaion hasiera lehiaketari eta 7 partida jokatu eta gero, Martxoaren 32an izan zen finala. 3.taldeak irabazi zuen, Zorionak! Zerbitzarian “txapeldun” etiketa eta “vip” abantailak jasoko dituzte. Momentu zirraragarriak utzi dizkigu txapelketak,  errepikatzeko modukoak. Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez bazenuen, GEko YT kanalean ikus ditzakezu: hasiera, finala eta gainerakoak