Aurreko urteko neguan, urte amaierarekin batera egin genuen gure lehen batzarra Game Erauntsian. Durangoko azoka ostean eta proiektua oraindik ere aireratze pistaren azken metroetan, hainbat erabaki hartu behar izan genituen: taldearen antolamendurako kargu batzuk banatu, Minecraft zerbitzariaren etorkizuna, diru sarreren bilaketa, aliantza batzuk egin beharra eztabaidatu... Eta bertan proposatu genuen baita urteko bigarren batzarra uda aldera gauzatzearena.
Oraingo honetan beraz, bigarren batzarra egiteko deialdiarekin natorkizue. Batzarra irekia izango da eta izena emandako edonork etorri ahal izango du. Bertan, Bilbon bazkari baten bueltan, honako gai hauek jorratu nahi dira (garrantziaren arabera):
- Game Erauntsia elkartea sortzeko konpromisoak: Elkarte izaerako dokumentazioa osatu, eztabaidatu eta gauzatzeko epeak jarri
- Diru kontuak argitu (diru sarrera nahikoa dugu?, nola bermatu oraingo proiektuak?)
- Orain arteko proiektuen balorazioa (zenbat eduki eta lan sortu diren)
- Webgunearen bisita eta erabiltzaile estatistikak
- Politika, arrazakeria, seximoa etab. diskusio eta errespetu faltak aurre hartzeko ekintzak, direktrizak edo dena delakoak pentsatu eta definitu
- Martxan jartzeko ditugun proiektuen egoera argitu
- Aliantza eta konpromisoetatik zer atera daiteke?
- Ideia berriak plazaratzeko aukera (Whatsapp bidez informazio asko, eztabaida asko eta interesgarri izaten ditugu, zer egin?)
Izena eman: http://doodle.com/ahwndfsm62dpqqai
Iruzkinak (5)
Iker Ibarguren July 3, 2015, 8:59 a.m.
Beste gai pare bat?
8-. Politika, arrazakeria, seximoa etab. diskusio eta errespetu faltak aurre hartzeko ekintzak, direktrizak edo dena delakoak pentsatuak eta definituak izan.
9-. Whatsapp bidez informazio asko, diskusio asko eta interesgarri izaten ditugu, forora eraman beharko littzatezkeenak guztiontzako aberasgarri izan daitekeelako.
Urtzi Odriozola July 3, 2015, 11:16 a.m.
Aupa Iker,
8. puntua sartu egingo diat. 9.a 7.aren barruan kokatzen diat.
Mila esker!
Urtzi Odriozola July 6, 2015, 2:23 p.m.
Beno, jarri dugu data: Game Erauntsiaren Udako batzarra 18an (larunbata) 12:00etan Zarauzko udaletxe aurreko plazan elkartuta hasiko dugu. Ondoren, ongi etorri poteotxoa egingo dugu motorrak berotzeko eta gero 14ak aldera edo bazkari bilera (tokia zehazteke daukagu oraindik).
Aurrez izena eman dugun gehienok gipuzkoarrak izanik hau izan da erabakia eta lekuz aldatu dugu azkenean, Bilbotik Zarautza.
Norbait gehiago animatzen bada, oraindik ere garaiz dabil eta niri mezu pribatu bidez edo hemen bertan abisatuta arazorik ez da izango.
Xabier Calvo July 7, 2015, 8:13 a.m.
Formalismo hutsa izango da, baina ez legoke gaizki lehen puntua aurreko aktaren berrespena izatea eta azken puntua galde/eskeak. Etorkizunera begira, elkarte bagara, puntu horiek egon beharko lukete ez?
Urtzi Odriozola July 7, 2015, 4:07 p.m.
Bai, arrazoia duk. Oraindik ez gaituk elkarte eta... Pixkanaka ikasiko diagu. Aurreko bilerako aktarik ere ez zeukeagu eta!