Gaur zabaldu da berria, Bruce Straley eta Neil Druckmann zuzendariek komunitateari esan diotenean. Playstation 4-rako argitaratuko den Uncharted 4: A Thief's End atzeratu egingo da 2016. urteko udaberrirarte. Egia esan, Sonyḱ inoiz ez du argitaratze data zehatzik eman, baina beti esan izan da 2015. urteko momenturen batean aterako zutela.

Zuzendarien hitzetan, lehen bideoetan jokoaren mekanika erakutsi zutenetik, trama eta jokoa garatzeko denbora izan dute eta argi dute eskuartean dutena, hasieran pentsatzen zutena baino anbizio handiagoko jokoa dela.

Beraz, zuzendariek jokoaren xehetasun txikienak ere zaindu nahi dituzte, erritmo eta narrazio egokiak ezarriz. Horregatik, erabaki zailtzat jo dute atzerapen hau, baina pena mereziko duela ere esan dute. Atzerapenarekin irabazitako hilabeteekin jokoak beraien eta jokalarien gogobetetzea ekarriko duela ziurtatzen dute.

Ea ba egia den atzerapenak pena mereziko duela, jokoak oso itxura ona duela erakutsi ziguten eta. Bestela ikusi hurrengo bideoa, itxaronaldia motzago egiteko!