Firesprite garatzaileak abentura narratiboaren bideo berria eskaini du State of Play-aren aterpean.
PlayStation-ek Until Dawn 2ren kaleratze data zehaztu du: urtarrilaren 28an estreinatuko da, esklusiboki, PlayStation 5 kontsolan.
Abentura narratiboko protagonista desberdinek har ditzaketen erabakiak, eta hauen ondorioak izan dira erabateko protagonistak azken State of Play emanaldian erakutsitako bideoan. Until Dawn originalean gertatu bezala, protagonista talde anitzaren kargua hartuko dugu: esplorazioa, erronka edo minijoko txikiak eta, batez ere, hautuak izango dira beldurrezko abenturaren ardatzak.
Ahaztutako Akishima irla japoniarra izango da eszenatoki nagusia. Blackwood eroetxean bideratutako ikerketa batek The Dead True telebista saioko kideak eta langileak bertara eramango ditu, kondairak eta misterioak uste baino arriskutsuagoak direla ikusteko. Gure esku egongo da erabaki egokiak hartzea, talde osoa bizirik mantendu nahi badugu, behintzat.
Hollywood-eko aurpegi ezagunak ikusiko ditugu berriro: Dacre Montgomery, Peter Stormare edo Janina Gavankar arduratuko dira bideojokoaren protagonistak hezurmamitzeaz.
Urtarrilaren 28an iritsiko da Until Dawn 2 PS5era.
Lander Unzueta
Iruzkinak