Hilabate berri batek PSN Plus eta Xbox Gold-eko kideentzat joku remesa berri bat esan nahi du. Azken hilabetetan pasa izan den bezela urrian ere protagonistak indie jokuak dira.

Gold Jokuak
Gold-eko kideek Xbox One plataforman urriaren 31rarte Chariot jeitsi ahal izango dute.
Chariot plataformas kooperatibo bat da Frima Studio-ek egina. Bi jokalariek elkarren artean lan egin beharko dute erregearen hilkutxa hilerriraino eramateko.

Xbox 360 aldiz  Battlefield: Bad Company 2 shooterra jeitsi ahal izango dute urriaren 16rarte.
16tik aurrera Darksiders 2 jokua jeitsi ahal izango dute urriaren 31rarte.
PSN Plus
Psn pluseko kideek guztora 7 joku jeitsi ahalko dituzte playstation plataforma ezberdinetan.
PS4ko erabiltzaileek, Dust: An Elysian Tail metroidvania estiloko jokua eta  Spelunky plataforma eta akziozko jokua jeisteko aukera izango dute.
Eta jakina DriveClub PSN Plus Edition. Non 11 pista eta 10 kotxe izango ditugu erabilgarri eta 12 jokalari lehiatu ahal izango dira online lasterketetan.
PS3an aldiz Batman: Arkham Asylum eta Dungeons&Dragons: Chroninicles of Mystara jeitsi ahal izango dira. Azken hau Capcomek 1993an kaleratutako beat-em-up jokuaren remasterizazioa da.
Vitarako berriz  Pix the Cat arkadea eta Rainbow  Moon RPG-a jeisteko aukera izango dute.