Valor Mortis magia, tiroak eta naturaz gaindiko armada napoleonikoak batzera azalduko da urriaren 13an

Lander Unzueta | 2026/09/22 13:00 BerriakPCPS5Xbox Series



Ghostrunner ezagunen arduradunak lehen pertsonako akzio jokoa prestatzen dabiltza PC, PS5 eta Xbox Series hirukoterako.

One More Level garatzaileak eta Lyrical Games argitaletxeak Valor Mortis tiro jokoa urriaren 13an estreinatuko dela berretsi dute.

Hasiera batean irailaren 24rako aurreikusita zegoen tituluak proposamen eta girotze benetan bereziak dakartza. Napoleonen hildako soldadua izango gara, William Dowsett. Berpiztuta, Bonaparteren zein izaki ilun baten ahotsak entzuten ditu buru barruan, helburu desberdinak betetzeko aginduz.

Izurrite misteriotsua zabaltzen ari dela, lehen pertsonako ikuspegian tiroketak eta magia biziko ditugu protagonistarekin. Armada napoleonikoen aurka egingo dugu, berpiztutako izakiak nahiz munstroak aurkituta, garaiko armategia erabilita, baina baita aztikeriak eta bestelako abileziak ere. Kontraerasoak, bulkadak eta exekuzio odoltsuak gakoak izango dira bizirik jarraitzerako orduan.

Premisa interesgarriari atal grafiko ikaragarria batzen zaio: gudu zelaiek nahiz herrixka europarrek sekulako kalitate maila erakusten dute. Ez da gutxiagorako, garatzaileak Ghostrunner sagaren arduradunak baitira.

40 euroko prezioan merkaturatuko dela adierazi dute, bukatzeko: egileen arabera, Valor Mortisek “prezio osoa duten jokoen pareko kalitatea, fidelitatea nahiz 20 orduko istorioko iraupena” dauzka. Udazkena bideojoko handiz josita dagoenez, jokalarien “denbora eta dirua” eskatzen duten obra gehiegi daudela aldarrikatzen dute One More Leveletik.

Aste batzuk itxaron beharko ditugu, beraz, jokaldiak nola bukatzen duen ikusteko. Urriaren 13an PC, PlayStation 5 eta Xbox Series gailuetan argitaratuko da Valor Mortis.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

249
Kide

5
Jolasten

30
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta