Valorant shooterra aurkeztu dute LoLen sortzaileek

Lander Unzueta | 2020/03/13 16:03 Berriak



Riot Gamesen azken lanak Counter-Striken joko mota taktikoa Overwatch bezalako hero shooterrekin batzen du.

Valorant izeneko lana aurkeztu du Riot Gamesek, League of Legends ezagunaren sortzaileak, trailer baten bidez. Orain arte Project A izenarekin ezagutzen zen shooterrak “joko taktikoa naturaz gaindiko ahalmen bereziekien” nahasten ditu.

Hori horrela, Counter-Strike eta Overwatch bezalako bideojokoen artean mugitzen da Valorant; aukeratzeko dituen pertsonaia desberdinek arma eta ahalmen propioak dituzte, eta horien arabera gure jokatzeko modua aldatu egingo da.

Joko lehiakorretara begira sortutako jokoa dela adierazi dute Riot Gamesetik. Bost pertsonaz osatutako bi talde lehiatuko dira partida bakoitzean, eta “35 milisegundo baino gutxiagoko ping bat” ziurtatzen dute sortzaileek: “Valoranten tiroak zehatzak, esanguratsuak eta hilgarriak dira, estrategia eta jokalarien abilezia irabazteko gakoak izatea nahi dugulako”.

Valorant doako formatuan argitaratuko du Riotek PCrako2020ko udan estreinatzea aurreikusten dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

174
Kide

6
Jolasten

64
Online

Azken erantzunak

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…