Bi ataletan banatuta dago. 3.0 gaurkotzearekin batera iritsi da, atal grafikoa zaharberrituta.

Forsaken Kingdom da Warcraft III klasikoaren espantsio berria. Zehazki, Warcraft III: Reforgedena: Blizzardek kanpaina ofiziala iragarri, eta zuzenean argitaratu du birmasterizazioan.

Jokoak 2003. urtetik jasotzen duen lehen espantsio ofizial handia da, birmasterizazioa alboratuta: azkena Frozen Throne mitikoa izan zen.

Ordainpeko eduki gehigarrian Arthas ezagunarekin hasiko gara, Lordaeron erresumaren gainbehera berriz azaltzeko. Izurriteari (Scourge) aurre egin behar izan ziotenen istorioa azalduko zaigu, Arthasen menpetik askatzeko borroka ardatz izanik. 30 bat orduko iraupeneko kanpaina dugu, sarrerarekin eta osteko hiru atal nagusiekin. Paladin arnegatzailea (Forsaken Paladin) heroi mota berria gehitzen du, besteak beste: unitatea oinarrizko birmasterizazioaren jabeek ere jasoko dute.

Izan ere, espantsioa 3.0 gaurkotzearekin iritsi da. Adabakiaren berritasunik esanguratsuena atal grafikoaren eraberritzea da: Definitive Edition-eko grafikoak gehitzen ditu, gainera, joko originaleko itxura erabiltzeko aukera mantenduta. Pertsonaien modeloak, eraikinak, testurak, bereizmena eta askoz gehiago aldatu dituzte Reforgeden. Munduaren editorea ere berriztatu dute, sortzaileei tresna berriak eskainita.

Warcraft III: Reforged zein Forsaken Kingdom espantsioa PCan joka daitezke.