Azarotik aurrera, hilabetero gehienez hamabost orduz erabili ahalko da hodeiko jokoa. Orain arte, erabilera mugagabea izan da.
Xboxek aldaketak iragarri ditu Cloud Gaming zerbitzuan. Streaming bidez lainotik jokatzen dutenen partidak iraupen mugatukoak izango dira orain.
Game Pass harpidedunek azarotik hasita ikusiko dituzte aldaketak. Harpidetzaren arabera, Cloud Gamingaren iraupena aldatuko da. Honela geratuko lirateke, hilabeteroko iraupenarekin:
- Game Pass Ultimate: 15 ordu
- Game Pass Premium: 10 ordu
- Game Pass Essential: 5 ordu
Egun, muga hauek ez dira existitzen: Game Passaren erabiltzaileek nahi beste orduz joka dezakete hodeiko zerbitzua erabilita. Azarotik aurrera, ordu horiek gaindituta, streaming jokoa erabiltzen jarraitu nahi dutenek are gehiago ordaindu beharko dute; Xboxek oraindik ez ditu kuotak zehaztu.
Hodeiko jokoa eskaintzearen kostuak “gora egiten du, geroz eta jende gehiagok are denbora luzeagoz jokatzeko erabiltzen duelako”, izan da azalpena. “Hilabeteko mugetara jota, zerbitzua eskaintzen jarrai dezakegu, aldi berean, bere fidagarritasunean eta funtzionamenduan inbestituz”.
“Mugak ezartzea aldaketa esanguratsua dela onartzen dugu”, diote Xboxetik. Halere, jokalari kopuruaren ehuneko txiki batean eragingo dutela da aitzakia, Cloud Gamingari garrantzia kenduta: “Game Pass harpidedunen % 4ari eragitea aurreikusten dugu”.
Azaroan aldatuko da Xbox Cloud Gamingaren eredua, partidak iraupen mugatukoak izanik.
Lander Unzueta
Iruzkinak