Doom Eternal, Psychonauts 2 edo Dishonored 2 eskuratuko dituzte harpidedunek. Xbox Live Gold zerbitzua ordezkatu du.

Xbox Game Pass Core zerbitzua abian da. Microsoftek bere kontsoletako online sisteman aldaketak agindu zituen, eta oinarrizko harpidetza zeharo eraberritu dute; horrela, erabiltzaileek jasoko dituzten 36 bideojokoak ezagutarazi dituzte Redmond-ekoek.

Xbox Game Studios osatzen duten garatzaileek argitaratutako tituluak, oraindik guztiz bereganatu gabe dagoen Bethesda-ren jokoak zein indie lanak elkartu dituzte zerrenda osatzeko. Hauek dira Core harpidetzarekin batera datozenak:

  • Among Us
  • Astroneer
  • Celeste
  • Dead Cells
  • Descenders
  • Dishonored 2
  • Doom Eternal – Standard Edition
  • The Elder Scrolls Online
  • Fable Anniversary
  • Fallout 4
  • Fallout 76
  • Firewatch
  • Forza Horizon 4 – Standard Edition
  • Gang Beasts
  • Gears 5 – Game of the Year Edition
  • Golf with your Friends
  • Grounded
  • Halo 5: Guardians
  • Halo Wars 2
  • Hellblade: Senua’s Sacrifice
  • Human Fall Flat
  • Inside
  • Limbo
  • Ori & the Will of the Wisps
  • Overcooked! 2
  • Payday 2 – Crimewave Edition
  • Powerwash Simulator
  • Psychonauts 2
  • Slay the Spire
  • Spiritfarer – Farewell Edition
  • Stardew Valley
  • State of Decay 2 – Juggernaut Edition
  • Superliminal
  • Teenage Mutant Ninja Turtles: Shredder’s Revenge
  • Unpacking
  • Vampire Survivors

Zerbitzuan aldaketak iragarri zituztenean 25 bideojokorekin iritsiko zela aipatu zuten arduradunek. Hori horrela, kopuruan gorakada nabarmena ematea lortu dute azken asteotan.

Gainera, harpidedunek etorkizunean are gehiago ikusiko dituzte. Microsoftekoek diotenez, urtean bi edo hiru aldiz eguneratuko dute zerrenda tituluak gaineratzeko.

Xbox Game Pass Core zerbitzua 2002. urtean abiatutako Xbox Live Gold ordezkatzera dator —harpidetza guztiak Game Pass izenpean mantentzeko, argi dagoenez. Jatorrizko harpidetzak egin modura, Xbox kontsoletan online partidak jokatzea ahalbidetzen du aipatutako jokoekin batera, baita bestelako eskaintza bereziak ere.

Zorionez, prezioan ez dute aldaketarik ikusiko: Live Golden kuota berbera mantenduko dute. Harpidetza berriztatzeko ez da ezer berezirik egin behar: dagoeneko Live Gold ordaintzen zutenak automatikoki hasi dira Core zerbitzuarekin.