Youtube 360 gradutan grabaturiko bideoak jartzen hasi da sarean. Oso kamara bereziekin grabatutako bideoak dira (Ricoren Theta edo Kodak Pixpro SP360 adibidez). Oraingoz mugikorretan eta Android eta Chrome nabigatzaileetan edota youtube aplikazioan bakarrik ikusi ahal diraiOS-etarako funtzioa oraindik ez dute garatu. Hemen duzue horietako adibide bat. Hartu mugikorra, erreproduzitzeko eman eta biratu norabide guztietan. Ikusgarria da nola mugikorraren giroskopioa baliatuz, bideoa erreproduzitzen ari den bitartean bideo horren angelu desberdinak ikus daitezkeen zuzenean.


Teknologia hau laster jokoetara aplikatuz ikusteko moduan izango gara? Txapa irratian aipatu nituen betaurrekoak agian ez daude nik uste bezain hurrun... Hemen beheko irudian giroskopiodun Samsung Gear VRa, non mugikor bat aurrean txertatuta, 360º bideoak ikus ditzakegun.



Oharra: Beharrezkoa da giroskopioa aktibatuta izatea eta hala ere baliteke zure mugikorretarako balio ez izatea