Kaixo lagunok! Gaurtik aurrera posible da bideoak Youtuben 60FPS-tan igotzea.
Zoritxarrez ondo ikusteko Chrome nabigatzailean bakarrik da posible aukera hau. Bertan HD erresoluzioa aukeratzean, "720p60 HD" eta "1080p60 HD" aukerak daude orain. Firefoxen 30FPS-tan bakarrik ikus daiteke momentuz, orain arte ohikoa zen bezala. Pixkanaka joango dira gainontzeko nabigatzaileetara ere aukera hau zabaltzen.
Ea gameplayak egiten dituzuenok kalitate hauekin igotzera animatzen zareten
Hemen bi adibide:
Mario Kart 8
Uncharted 3
Nire ustez oso ondo ikusten dira bideoak horrela
Iruzkinak (6)
Patxi Ordozgoiti Oct. 31, 2014, 10:12 a.m.
30fps-en "zinematasuna" defendatzen dutenek ,eta "desberdinatsunik ez dagoela, gure begiek 30fps bakarrik ikusten dituztela" diotenek, zer dute orain esateko? Ez al da nahikoa argia desberdintasuna? xDD
Iker Bellido Nov. 1, 2014, 8:39 p.m.
Oiturarik ez dutelako da, nik 60 fps-etan atera den pelikularenbat ikusi egin dut eta benetan badaude momentu batzuetan kristonekoa dela esberdintasuna, bai naturako eszenetan (the hobbit-eko pelikulan 2. uste dut) eta lehenengo planoetan be (the hobbiten be).
Sir Olentzero Nov. 2, 2014, 9 p.m.
"zinematasuna"? Zer demontre da hori?
Gustatuko litzaidake 1080pko bideo berbera ikustea 30Hz eta 60Hztan, baina 480p-30Hztik 1080p-60Hzra diferentzia nabaria da frekuentzian.
Xabier Calvo Nov. 4, 2014, 11:46 p.m.
Niretzat nabaria da 60 FPS edo 30 FPS-en arteko ezberdintasuna. Naturalago ikusten da dena. Hala ere, gaur egungo bideojokuen belaunaldia 60FPS-en gerra batean sartu dela uste dut. Badirudi joko bat 60 FPS-tara heltzen ez bada ez duela kalitate nahikoa. Nik azkenaldian behintzat sentsazio hori izan dut. Bideojokuen webgune askotan berriak beti dira joku berriak 60FPS-tan ibiliko direla, edo ez direla heltzen...
Patxi Ordozgoiti Nov. 5, 2014, 12:07 a.m.
Dudarik ez, ez dago inongo arazorik joko bat 30-40fps-tan joatea eta ez 60fps-tan, nik denbora luzez 20 inguruan bakarrik lortzen nituen nire portatilarekin. Baina nik uste gerra hori jsutifikatua dagoela, zeren eta jokua atera aurretik dena da "60fps-1080" eta gero ikusten da "30fps-900" dela. Ados, arrazoi teknikoengatik ez da posible, baina hau justifikatu nahi izana arrazoi txoroekin: Begiak 30fps bakarrik ikus ditzake, zinematikoagoa da... horrek ez du zentzurik eta gainera gezurra da!!
Xabier Calvo Nov. 5, 2014, 12:42 a.m.
Azkenean gerra hau negozioa besterik ez da. fullHD,60 FPS, 4K, 3D... Negozio iturriak dira, ordenagailu, kontsola, telebista berriak saltzeko erabiliak