Bideojoetan gabiltzon denok ezagutzen ditugu emulatzaileak. Denok erabili izan ditugu txikitan izan genituen kontsola edo arcade makinetako jokoetan jokatzeko. Atari 2600 batetik hasita Playstation 2 edota Gamecube/Wii-ko jokoak ordenagailu edo beste gailu batzuetan erabili ditzakegu emulatzaileen bidez, gehienbat gaur egungo gailuetan eskuragarri ez ditugun sistema klasikoak (eta ez hain klasiko) izateko helburuarekin.
Emulatzaileen munduan dabilen edonorri egiten zaio ezaguna ROM hitza. Orokorrean bideojokoaren fitxategiari deitzen zaio. Alde batetik emulatzailea dugu eta bestalde jokoa, ROM-a. Baina zer da ROM-a? Zergatik izen hori? Eta zergatik hainbeste bertsio ezberdin?
Ba hau azaltzeko asmotan gatoz gaurkoan.
Zer da ROM bat?
ROM txipak
ROM (Read Only Memory) txip mota bat da. Hauek datuak irakurtzeko soilik pentsatuta daude, hau da, bertan fabrikatik dituen datuak ezin dira ez ezabatu ezta berridatzi ere. Bideojokoen kartutxoetan erabili izan dira betidanik jokoaren datuak bertan gordetzeko, eta behin jokoa kontsolan sartuta honek ROM hauetatik irakurtzen du jokoa bera. Txip hauek ezin dira ezabatu ezta berridatzi esan dugun bezala, baina badaude horrelako txipen aldaera/eboluzio batzuk aukera hauek uzten digutenak:
- EPROM : Erasable Programmable Read Only Memory
EPROM-a
EPROM-ak argi ultrabioletadun kaxa batean sartuta ezabatzen dira hauek duten kuartzozko leihotik ultrabioleta argia sartzean.
Argi ultrabioletadun kaxa
- EEPROM: Electrically Erasable Programmable Read Only Memory
EEPROM-a
EEPROM-ak, txipa grabatzeko aparatu berarekin ezabatzen dira elektrikoki.
Bideojokoetan ez dira aurreko hauek erabiltzen noski, bestela edozeinek jokoak aldatu edo ezabatu ahalko lituzkete. Baina asko erabiltzen dira jokoen erreprodukzioak* egitean
Super Nintendo-ko joko baten PCB-a |
NES kartutxo bat |
Eta hau dena azaldu eta gero, batzuk pentsatzen egongo zarete zer ikusi duten ROM hauek guk emulatzaileetan jokatzeko erabiltzen ditugunekin. Ba, gauza berdinak dira. Hau da, kartutxoetan dauden ROM-ak irakurtze prozesu (dumping) bat eta gero, gordeta dituzten datu denak digitalizatu egiten dira fitxategi batean gordez. Hauek dira guk ezagutzen ditugun ROM fitxategiak.
NES jokoen irakurgailu bat (Dumper)
FORMATUAK eta BERTSIOAK
Bale, eta hau horrela izanda, zergatik daude joko bakar baten hainbat bertsio ezberdin? Ba arrazoi ezberdinengatik izaten da hau. Lehenengo datorkiguna burura, jokoaren bertsio ezberdinak existitzen direla da. Eta horrela da, joko bakoitzak herrialde bakoitzeko bertsio ezberdin bat izan ohi zuen (eta dute). Normalean 3 bertsio nagusi ikusi ohi izan ditugu: Japoniarra (J), Estatu batuarra (U ) eta Europarra (E). Bakoitzak hizkuntza ezberdinak, jokoaren izenak edota zentsura ezberdinak izan ohi zituzten. Baina beste arrazoi gehiago badaude joko baten bertsio ezberdinak aurkitzeko, eta erantzuna sinplea da, dump-eatze prozesuaren arabera irakurketa ezberdinak lortzen ziren, jokoaren bertsio ezberdinak lortuz. Hau dela eta kode ezberdinak erabiltzen dira: b1, b2, !... Adibidez, ikusi Dr Mario jokoaren zenbat bertsio dauden:
Ba bertsio bakoitza zer den jakiteko, hemen duzue ROM-ak izendatzeko estandarra:
- [a] - Alternate (Ordezkoa)
-
[b.] - Bad Dump (Gaizki irakurria)
-
[BF] - Bug Fix (Errorrea konponduta)
-
[c] - Cracked (Krakeatua)
-
[f] - Other Fix (Beste konponketa bat)
-
[h] - Hack (bertsio hackeatua)
-
[o.] - Overdump (Gehiegizko irakurketa)
-
[p] - Pirate (Bertsio pirata)
-
[t] - Trained (Aldatua)
-
[T] - Translation (Itzulia)
-
(Unl) - Unlicensed (Lizentzia gabea)
-
[x.] - Bad Checksum (Egiaztatze okerra)
-
ZZZ_ - Unclassified (Klasifikatu gabea)
-
[!] - Verified Good Dump (Irakurtze prozesu egokia egiaztatua)
-
(???k) - ROM Size (ROM-aren tamaina)
Special Codes (kode bereziak):
-
[C] - Color GameBoy
-
[S] - Super GameBoy
-
(M#) - Multilanguage (# of Languages) – Hizkuntza anitz (# hizkuntza)
-
[M] - Mono Only (NeoGeo Pocket)
-
(PC10) - PlayChoice 10 (NES)
-
(1) - Japan (Genesis)
-
(4) - USA (Genesis)
-
(5) - NTSC Only (Genesis)
-
(8 ) - PAL Only (Genesis)
-
(BS) - BS ROMS (SNES)
-
(ST) - Sufami Turbo (SNES)
-
(NP) - Nintendo Power (SNES)
-
(Adam) - ADAM Version (Coleco)
-
(PAL) - PAL Video
Country Codes (Herrialdeak):
-
(A) - Australian (Australia)
-
(C) - Chinese (Txina)
-
(E) - Europe (Europa)
-
(F ) - French (Frantzia)
-
(FN) - Finland (Finlandia)
-
(G) - German (Alemania)
-
(GR) - Greece (Grezia)
-
(HK) - Hong Kong (Hong Kong)
-
(I) - Italian (Italia)
-
(J) - Japan (Japonia)
-
(K) - Korean (Korea)
-
(NL) - Dutch (Holanda)
-
(PD) - Public Domain (Domeinu publikoa)
-
(S) - Spanish (Espainia)
-
(SW) - Sweden (Suedia)
-
(U ) - USA (Estatu Batuak)
-
(UK) - England (Ingalaterra)
-
(Unk) - Unknown Country (Herrialde ezezaguna)
-
(-) - Unknown Country (Herrialde ezezaguna)
Zerrendan ikusten duzue ze kode mota dauden. Harridura ikurra daramatenak ondo irakurritako datuak dituztenak dira, beraz, orokorrean hauek lirateke aukeratu beharrekoak. Herrialdearen kontuan, ba bakoitzak gustokoena har dezala. Japoniarrak zentsura gabekoak izan ohi ziren beti, baina hizkuntzaren kontua hor dago. Europarrak PAL izatean 50Hz-tara daude...
Bestalde ROM formatuak daude. Hau da, kontsola bakoitzeko jokuek luzapen ezberdinak dituzte. Denak dira ROM-ak baina formatu ezberdinak dituzte. Hau da, kontsola bakoitzaren ezaugarrien arabera, erabilitako fitxategi motak ezberdinak dira, hauek goiburu bat eta data izaten baitute. Hemen estandar ezberdnak daude kontsolen arabera. Adibidez, NES-eko formatu erabiliena .nes luzapena duten fitxategiak dira. Hau da gainetik fitxategiaren formatua:
1.- Goiburua (16 byte)
2.- Trainer, baldin badago (0 edo 512 byte)
3.- PRG ROM data (16384 * x byte)
4.- CHR ROM data, baldin badago (8192 * y byte)
5.- PlayChoice INST-ROM, baldin badago (0 edo 8192 byte)
6.- PlayChoice PROM, baldin badago (16 byte Data, 16 byte CounterOut)
NES-eko joko batek ROM bat baino gehiago ditu fisikoki, hau da, txip bat baino gehiago datuak gordetzeko, eta aurreko eskeman ikusten da fitxategian nola gordetzen diren hauek.
Beno, espero dut azalpen hauekin emulatzaile eta ROM-en munduari buruz zalantzak argitu izana, eta ez gehiago nahastu! XD
Ondo segi!!!
-----------------------------------------------------------------------------
*Erreprodukzioa: Kontsola bateko ROM-a EEPROM-etan kopiatu eta ondoren hau PCB batean jarri ondoren kartutxo baten jartzen da, kontsola orijinaletan jokatzeko zuzenean. Hauek jokoen hack-ak edota herrialde jakin batean agertu ez zen joko bat sortzeko erabiltzen da. Ezaguna da Super Nintendo-an Starwing 2 prototipoaren erreprodukzioa, joko hau ez baitzen ofizialki inoiz atera, eta erreprodukzioen bidez joko honen prototipoarekin jokatu dezakegu kontsola orijinaletan.
NES-erako Splatterhouse jokoaren erreprodukzioa
Iruzkinak