Atzoko artikuluan urtarriletik ekainera iritsiko diren jokoak aurkeztu genituen. Orain aurkeztuko ditugunak oraindik argitaratze epea finkatuta ez duten jokoak dira, baina aurten salgai jartzea espero direnak.
Zerrenda hau oso luzea izango dela eta, beste hirugarren artikulu bat egongo da.
Zeintzuk dira oraintxe bertan jolastu nahi dituzuenak? Komentatu!
Metal Gear Solid V: The Phantom Pain (Windows, PS4, PS3, Xbox One, Xbox 360)
Snaken abentura berria laster da hemen, eta sagak mundu ireki batera eman du saltoa. Ziur Ground Zeroes jolastu duzunetok honekin jokatzeko desiatzen zaudetela.
___________________________________________________________________________________________
The Legend of Zelda (Wii U)
Elezaharraren istorio berria laster izango da gurekin. Saga honen 3D bertsioak lehenengo aldiz mundu irekira egingo du salto. Gustoko al duzu Linken itxura berria?
___________________________________________________________________________________________
Tom Clancy's The Division (Windows, PS4, Xbox One)
Ubisoften apustu berria, kriston grafikoak izango ditu 3. pertsonako shooter honek.
___________________________________________________________________________________________
Street Fighter V (Windows, PS4)
Historiako borroka-joko ezagun eta arrakastatsuenaren kapitulu berria bidean da.
___________________________________________________________________________________________
No Man's Sky (Windows, PS4)
Igo zaitez espaziontzira eta zoaz amaierarik gabeko unibertso bateko milioka planeta desberdin esploratzera.
___________________________________________________________________________________________
Just Cause 3 (Windows, PS4, Xbox One)
Zoaz irla berri batera, eta jar zaitez beste behin sudur puntan jartzen zaizuna egiten.
___________________________________________________________________________________________
Kirby and the Rainbow Paintbrush (Wii U)
Bolatxo arrosaren abentura berri bat. Canvas Curse jokoaren ondorengoa.
___________________________________________________________________________________________
Uncharted 4: A Thief's Tale (PS4)
Nathan Drake berriz ere da gurekin, eta bere abentura berria irla misteriotsu batean izango da. Naughty Dogeko garatzaileek berriro aprobetxatuko dute Sonyren kontsolen baliabideak topera.
___________________________________________________________________________________________
Quantum Break (Xbox One)
Detektibe bat egundoko saltsan sartu da, eta denbora manipulatu beharko du irtenbidea aurkitzeko.
___________________________________________________________________________________________
Hotline Miami 2 (Windows, Linux, Mac, PS4, PS3, PS Vita)
Retro estiloa duen joko bortitzaren jarraipena. Aurrekoarekin nahikoa ez zenuela? Hemen duzu gehiago!
___________________________________________________________________________________________
Scalebound (Xbox One)
Devil May Cry eta Bayonettaren sortzailearen eskutik, animali erraldoiak dituen akziozko jokoa. Oraindik ezer gutxi dakigu proiektu honetaz.
___________________________________________________________________________________________
Tearaway Unfolded (PS4)
Iota eta Atoik saltoa emango dute PS Vitatik PS4ra, joko originalaren eduki bikoitzarekin. Paperaz sortutako mundu majikoa inoiz baino biziago.
___________________________________________________________________________________________
Crackdown (Xbox One)
Saga honen joko berria, eszenatokien suntsipen ikusgarri hauek ez dituzu edonon ikusiko.
___________________________________________________________________________________________
Homefront: The Revolution (Windows, Linux, Mac, PS4, Xbox One)
Shooter ezagun honen joko berria bidean da.
___________________________________________________________________________________________
Overwatch (Windows, Mac)
Diabloren sortzaileen shooter online berria, giro futurista batean. Beta irekia laster izango da gurekin.
___________________________________________________________________________________________
Dead Island 2 (Windows, PS4, Xbox One)
Californiako hondartzetan zonbiei egurra emateko presta zaitez.
___________________________________________________________________________________________
Tom Clancy's Rainbow Six Siege (Windows, PS4, Xbox One)
Estrategia oinarri duen shooter honen joko berria. Patriots kantzelatu zutenetik ziur gogokin zabiltzala.
___________________________________________________________________________________________
The Witness (Windows, iOS, PS4)
Braiden sortzailearen eskutik, hainbat puzzle ditugu ebazteko irla koloretsu batean.
___________________________________________________________________________________________
Zerrenda ez dago amaituta oraindik. Hurrengo artikuluan beste hainbat joko jarriko ditugu.
PD: zerrenda hauek sortzeko Vidaextra webguneko bi artikulu hauetan oinarritu gara: [1] eta [2]
Zer datorkigu 2015ean? (2. zatia)
Ander Intxaurrondo | 2015/01/09 12:00
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak