Urtea hasi berri dugu. Denok gabiltza planak egiten gauza berriak egiteko, gure osasuna hobetzeko, gure jarrera hobetzeko,... Gero ez ditugu betetzen, eta zerrenda hori datorren urterako gordetzen dugu. Baina bada zerrenda bat benetan probetxugarria izango dena, eta huts egingo ez duena: Game Erauntsiaren 2017an argitaratuko diren bideojokoen zerrendaaaaa!!!!

Lelokeriak alde batera utzita, ba hori, aurtengo jokoen zerrenda bat prestatu dugula. Joko horietariko askok badute argitaratzeko epe zehatz bat, beste batzuek estimatua, eta beste hainbatek 2017 bakarrik. Horietariko asko atzeratuko dira, eta espero baino beranduago jarriko dira salgai. Beste batzuk berriz, 2018ra atzeratuko dira; espero gutxi batzuk izatea, baina badakizue industria nolakoa den.

Ezin da ukatu 2017 potente datorrela. Hainbat joko berri argitaratzeaz gain, eta E3 bezalako biltzarretan joko berriak ezagutarazteaz gain, bi kontsola berri ere jarriko dira salgai: Nintendo Switch eta Xbox Scorpio. Scorpiori buruz espezifikazioak bakarrik dakizkigu, One-ren hedapen bat eta kontsola potenteena izateaz gain, ez dakigu joko esklusiborik izango ote duen. Antzeko egoera batean gaude Switch-ekin, oso joko gutxi konfirmatu dira, edukiko dituen jokoei buruzko zurrumurru asko daude, baina nahiago izan dugu konfirmatuak bakarrik zerrendatu.

Zeintzuk dira gehien espero dituzuen jokoak? Ba al dago zerrenda honetan faltan bota duzuen jokorik? Animatu hemen komentatzen, baita Telegram taldean ere!

Gravity Rush 2, Resident Evil 7, For Honor, Halo Wars 2Gravity Rush 2, Resident Evil 7, For Honor, Halo Wars 2

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Horizon Zero Dawn, Nier: Automata, Tom Clancy's Ghost Recon Wildlands, Persona 5

Apirila

Ekaina

Urtarrila - ekaina, egun zehatzik gabe

Mass Effect: Andromeda, Yooka-Laylee, Nintendo Switch, Sonic Mania, South Park: The Fractured But Whole, The Legend of Zelda: Breath of the Wild

Abuztua

Iraila

2017an, egunen batean

Death Stranding, Gran Turismo Sport, Xbox Project Scorpio, Red Dead Redemption 2, Scalebound, Star Citizen