Etengabe gabiltza lanean gure webgune eta komunitatea bertako jokalarientzat ahalik eta erakargarri eta dinamikoena egin ahal izateko eta bide horretan beste pauso bat emanez, azken egun hauetan besteak beste Karma sistema bat jarri diogu Game Erauntsiari.

Sistema honen bitartez, komunitatean aktiboenak eta jokuetan adituenak diren erabiltzaileak identifikatu ahal izango ditugu; erabiltzaile guruak. Karma puntuak lortzea oso erraza izango da, non, artikuluren bat idatziz, gameplayren bat igoz (oraindik guztiz garatzeke :S), foroan parte hartuz, iruzkinen bat eginez, txapelketetan jolastuz, zure profila eguneratuta edukiz... eskuratu ahal izango dituzun. Pilatu dituzun puntuek garrantzia gehiago emango dizute Game Erauntsian eta zure hurrengo ekarpenak ere ezagunagoak izango dira jokozale euskaldunon artean.



Oraingoz sistema hau datu objektiboetan bakarrik oinarritzen da, alegia, komunitateari egindako ekarpenen puntu pilaketa bat da. Baina aurrerago komunitateko partaideen iritzi eta puntuazioa sareratzeko sistema ere jartzeko asmoa dago. Hala nola, gameplay eta artikuluen balorazioan oinarrituz. Karma puntuaketa gauero eguneratuko da, beraz kontutan izan gaur egindako ekarpenen saria bihar jasoko duzula!

Azkenik esan, zure profilean datu berriak sartzeko aukera duzula dagoeneko: zure ordenagailuko hardwarearen zerrenda osatzeko atala ;). Datu hauen bidez, gameplayak edota analisiak egiten dituzten jokalarien ordenagailuak nolakoak diren jakin ahal izango duzu eta bide batez, zurea besteei erakustekoa. Zein da hardware egokiena azken belaunaldiko jokoetan jolasteko? Zertan hobetu dezakezu? Hemen aurkituko dituzu erantzunak.

Beraz badakizu, ikusi zure profilean zein den momentuan duzun Karma eta hobetu zure estatusa euskal gamerren aurrean!! Zorte on!