Irten zenetik daukat Gameboy klasikoa eta orain dela gutxi lagun batek berea ere utzi zidan, baina gailu denekin gertatzen den bezala urteak pasa ahala ba, izorratzen joaten dira. Nire kasuan batek pantailan linea bertikal huts batzuk ditu eta besteak A tekla ematean soinua desagertzen da eta ez da bueltatzen itzali eta berriz piztu arte. Hauetan jokatu badaiteke ere beste bat hartzea pentsatzen egon nintzen, esperientzia Gameboy-arekin lehen egunean izandakoa bezalakoa izateko asmotan. Eta berri horren bilaketan kloniko honekin egin nuen topo.
Kongfeng GB Boy Colour klonikoa Gameboy klasikoa eta Gameboy Color-en klonikoa da, txinatarra eta beste kloniko batzuekin gertatzen ez den bezala balio duenerako kalitate oso onekoa.
Itxura aldetik Gameboy orijinalaren antza du, transparentea da, nirea urdina da (badaude beste kolore batzuk) eta botoiak nahiko onak ditu. Ezin dira inolaz ere orijinalarekin konparatu baina bere lana ondo egiten dute. Agian gurutzea du flojoena, baina erabilgarria da. Bi pila AA darabilzki. Dituen ezaugarri nabarienak, eta horregatik da hain erakargarria, hauek dira:
- Gameboy klasikoa eta Gameboy Color-eko jokoak onartzen ditu.
- Pantaila atzetik argiztatua du (Gameboy klasiko/Color-ak ez zeukaten)
- “188” joko ditu memorian (kakotxen artean diot, ze benetan 20 bat joku bakar izango dira, eta beste denak joku hauek dira izenak aldatuta)
- Barne erloju abiadura egokia du, hau da, jokuak orijinalean bezala dabiltza, ez azkarrago, ezta polikiago ere.
- Gameboy Color orijinalaren kolore paleta berdinak ditu.
- Prezio oso interesgarria du, 20€ ingurutan lor daiteke (nik 18€-tan lortu nuen)
Dena ona ezin zitekeen izan, eta gauza batzuk ere baditu ez oso onak:
- Pantaila orijinala baino zertxobait zabalagoa da eta jokoak horizontalki luzatuak ikusten dira. Baina egia esan ez du batere molestatzen ezta ia igartzen, gauza hauetan ez bazara puritanoa behintzat.
- Gurutzearen kalitatea ez da ona. Nik niretzat nahikoa dut. Hala ere, itxuraz Gameboy klasikoaren gurutzeak balio dio, eta gailuak zabaltzen abilak bazarete, ez da zaila aldatzea.
- Batzutan hildako pixelekin heltzen dira gailuak. Hau zorizkoa da, nireak adibidez bat du, baina ez du batere molestatzen (ea topatzen duzuen argazkitan). Azken finean gailu txinatar bat da... ze egingo diogu.
Hau horrela, hainbat joko probatu ditut eta guztiak ondo dabiltza. Jokuak era ezberdinetan probatu ditut, hau da, barnean dakartzan jokoak, gameboy joko orijinalak, eta flashcart bidezkoak. Gainera Gameboy klasikoaren jokuak eta Gameboy Color-ekoak probatu ditut eta denak ondo joan dira, arazo gabe. Hona hemen irudi batzuk eta grabatu dudan bideo bat esandakoa probatzen.
Beraz, Gameboy bat izan nahi baduzue diru gutxigatik kloniko hau duzue. Bere lana oso ondo egiten du eta pantaila atzetik argiztatua izatea adibidez oso ondo datorkio. Hortaz, emulatzaileak alde batera utziz, orijinalaren antzerako sentsazioak izan nahi badituzue gailu berri baten, hau oso aukera ona duzue.
Iruzkinak (2)
Zazuradia 2015ko ots. 13a, 12:33
Aupa Xabier!
Oin dala gutxi ikusi nauen katxarro hau web-etik bueltaka, eztakit berrixa dan ala oin dala denbora batekua, baina bueno.
Gauzia da nere gameboya oso ondo dabilela, baina atzeko argoxa dala ta, hau erosteko pentzetan egon nintzen.
Ni nahiko Classic-lover naz, horregatxik pantaila zabalan asuntua apurtxo bat txarto iruditzen jat, baina oitziaren asuntua, azken finian, haha.
Beste gauza pare bat galdetu nahiko notzuke:
Bat, ia pilek zenbat irauten dabien, ze retroiluminazinuak nahiko txupetan dau ez dau baterixa rekargabliak erabiltzen. (Badakit pila rekargabliak be erabili ahal diela, eh? haha)
Eta bigarrena, flashkart-ai buruz, ia zela deitzen dan eta zenbat kostau jatzun. Gauzia da oin dala denbora bat holako baten atzetik ibili nintzela eta nahiko kalitate dexenteko pare bat aurkitxu nitxun, baina laurogeitik ehun euro aldera balixo zeben ta nahiko garestitxo iruditzen jat. Batezbe kontutan eukita GB Advance-kuek horren erdixa balixo dabiela ta belozidade ta kalitate oso ona ematen dabiela.
Bueno, eskerrikasko bidixuagatxik ta ondo ibili!
Xabier Calvo 2015ko ots. 13a, 13:38
Aupa Zazuradia!!
Pantailarena, egia esan, zabalagoa da, eta hori hor dago... gauza horiek asko inporta badizute ba kontuan hartzekoa da. Hala ere nik uste irabazten dena gehiago dela galtzen dena baino.
Pantaila retroiluminatua puntazo bat da, oso ona niretzat. Esaten duzun bezala honek bateria gehiago jatea ekartzen du. Baina nik egindako probetan (ez dut denbora neurtu) baina asko irauten du bateriak. Asko jokatzen ibili naiz azken aldian eta bi pilekin esango nuke Gameboy klasikoak irauten duenaren antzera dabilela. Klaro, ezberdina da barne memoriako jokuak, orijinalak edo flashcart bidezkoak. Azken hauek bateria gehiago jaten dute.
Flashcart-ei buruz beste analisi bat egitekotan naiz, eta horri itxoitera gonbidatzen zaitut. Hala ere, jakin nire flashcart-a kloniko bat dela eta 40 euro inguru kostatu zitzaidala. Nahi baduzu azalpen gehiago emango dizkizut mezu pribatu bidez, idatzidazu!