Twitterren ikusi nuen txio batek nire arreta piztu eta ezagutzen dudan bideojoko euskaldun zaharrenaren bila hasi nintzen. Duela egun batzuk etxean aurkitu nuen hau eta garai hartan egunkariren batekin banatu zela ziur naiz, baina ez dakit orduan zehazki zein izan zen nire kasuan. "Lehen bideojoko euskalduna", halaxe dio behintzat jokoaren kaxako azalak. Pieza honen adinaren bila sarean ibili ostean, 2000. urtekoa da lortu dudan lehen erreferentzia, Argia astekarian hain zuzen ere.
3DNews eta Bumeran enpresen eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulangutzei esker, Euskara zure unibertsoan kanpainaren baitan aurrera ateratako proiektua izan zen. Jokoa oso sinplea da: arraunlarien kemena (indarra/nekea) kontrolatu behar duzu eta horren arabera, erritmo bizia edota motela finkatu. Gainera Kontxako hondartzan bakarrik jolas daiteke... oso errepikakorra da beraz jokoa. Ni azkar aspertu nintzen... Espektatiba handiak nituen garai hartan, baina hantxe hondoratu ziren denak :(
Egia esan ordenagailuaren errekurtso eskakizunei begiratu besterik ez dago jokoaren adina eta sinpletasuna ikusteko:
- Pentium2, 200MHZ
- 16 bit kolore
- Sound Blaster bateragarria
- 16MB RAM
- 60MB disko gogorrean
- Window 95/98 sistema eragileetarako
Konparatu gaur egungo edozein jokoren eskakizunekin... Zenbat horrelako joko gorde ditzakegu USB batean??
Ondoren etorri ziren hurrenez hurren "Mendizaleak" edota pilotako "Jai Alai" jokoak ere. Hemen 2001.urtean Argiak plazaratutako erreferentzia. Eta The Balden pilota jokoari buruz egin zuten kritika ere:
Euskal pilotako simulagailua izenpearekin (simulagailu bat dela esateko behar diren pilotak agian?) eta 3D azeleragailua behar duen bideojoko honetan (non?) Josetxo Lizartzaren esatariak aurkitu dugun gauza hoberena da. Euskal pilotaren inguruan egin dan jokurik oberena dela beldurrik gabe esan dezakegu, hau bakarrik dago eta. Esandakoa, Estropadak edo Mendizaleak gustoko izan bazenituen, hemen daukazu orain Jaialai.
Jokoak sinpleak eta errepikakorrak ziren... baina beno, nonbaitetik hasi behar izango zuten ezta? Egia esan, orduz gero oso bakanak izan dira euskaraz argitaratu diren jokoak... Baina hauek al dira lehen bideojoko euskaldunak? Zaharragorik ezagutzen al duzue?
Bide batez, norbaitek estropaden jokoa probatu nahi badu, partida pare bat jolasteko bada ere, eskatu eta pasako diot.
Iruzkinak (7)
Urtzi Odriozola 2015ko mar. 10a, 11:46
Euskal Herria mundiala 2002koa edo da eta Hiru mosketarien jokoa berriz 2006koa. Interesatuentzat hemen Hiru mosketarien azala: http://www.katalogoa.eus/fitxategiak/irudiak/produktuak/mini-hiru-mosketariak.jpg
Suposatzen dut jokoa Elhuyarren eskuratu ahal izango dela oraindik ez?
Bingen Galartza Iparragirre 2015ko mar. 11a, 15:31
Nik badaukat Hiru Mosketariak jokoa! Txikiagoa nintzenean ordu ugari pasa nituen jolasten. Norbaitek salseatu nahiko balu bidaliko nioke :)
Xabier Calvo 2015ko mar. 11a, 23:46
Estropadena edukitakoa naiz. Bere momentuan gustora jokatzen nuen, :D
Asadapi 2016ko uzt. 15a, 10:44
Egun on:
Lehengo euskarazko bideojokoen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, Load"": Euskal bideojokoen historiaren bostgarren kapituloa irakurri dezakezue. Bertan, lehen bideojoko hauen nondik norakoak kontatzen ditu Julen Zaballa kazetariak.
https://julenzaballa.com/proyecto-load-historia-videojuego-vasco-euskal-bideojokoen-historia-1985-2009/
Urtzi Odriozola 2016ko ira. 29a, 20:28
Mila esker informazioagatik Asadapi!!
raulet7 2018ko ira. 22a, 10:30
Egun on,
Soy un chico de Barcelona y estoy interesado en conseguir el videojuego Jai Alai Spot para PC del año 2001.
Si alguno de vosotros lo tiene y lo quiere compartir conmigo, estaré muy agradecido.
Eskerrik asko