Gaur iluntzeko 20:30etan emango diogu hasiera Minecraft zerbitzariko TheTowers txapelketari. Lehengo txanda gaur jokatuko da, eta asteburuan gainontzekoak. Noiz eta norekin jolastea tokatu zaizuen txapelketen orrialdean begiratu dezakezue. Partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue Jason1559 eta TheProdigyEH-ren eskutik Game Erauntsiko Youtube kanalean. Eta gida hau jarraituta zuen telebistatik jarraitu ahal izango duzue.