Dakizuenez duela gutxi, hain zuzen ere aurreko astean, GTA V jokoa PC plataformarako bertsioa atera da. Jokoaren merkaturatzeak itzelezko zoramena eragin du “friki” askoren artean, zeinak jokoa aztertzen eta analizatzen egon diren. Hauek ezaugarri oso interesgarri batzuren berri eman digute eta artikulu honetan banan-banan azalduko ditugu.
4K erresoluzioa duen lehenengo GTA
Bere burua gamertzat duen edozein pertsonak, Grand Theft Auto jokoa ezagutzen du. Beraz, ordenagailuko bertsioa jolasterako orduan konturatuko da oraingoan 4K erresoluzioarekin jolasteko aukera dagoela. Hori bai, aukera hori izateko zenbait baldintza bete behar ditugu, horien artean honako hauek daude: telebista Ultra-HD edukiak erreproduzitzeko ahalmena duena, ordenagailu nahiko potentea izatea (8GB RAM memoria, 64bits-eko sistema eragilea...). Hala ere, baldintza hauek bete ezean, jokoa jolasteko aukera izango duzu jokoaren zenbait alderdi aldatuz, jolasteko FullHD erresoluzioarekin eta grafikoen detaileak gutxituz. Edonola ere, jokoa PC plataforman oso dibertigarria da eta honek aukera ematen du PC mota gehienetan jolasteko.
Trikimailu berriak
Aurreko GTA V bertsioak bezala, jokoan zehar trikimailu desberdinak egiteko aukera dugu, adibidez, diru infinitua lortzeko, arma guztiak edukitzeko edo auto guztiak eukitzeko. Jadanik trikimailu asko aurkitu dira jokoan zehar, hori bai, hauek erabiltzeko PS4 plataformako jokoaren metodo berdina erabili behar da, hau da, pertsonaiaren sakeleko telefonoa erabiliz zenbaki segida jakin bat idatzi behar da. Horrela, ehunka trikimailu erabiltzeko aukera dago.
Honetaz gain, aurreko bertsioetan ez zegoen trikimailu bat aurkitu da, “Jainko era”. Honen bidez, edozein gauza egiteko aukera izango dugu, besteak beste eguraldia aldatzeko aukera, animalia bihurtzeko aukera eta telegarraiatzeko aukera daude. Kontuan hartu behar da, mota honetako “laguntza” ezin dela GTA V online atalean erabili, hauek erabiltzekotan ROCKSTAR enpresak zure GTA kontua itxiko du betiko, beraz kontu handiz erabili itzazue.
Oculus rift-aren bidez jolasteko aukera
Askok jakingo duzuen bezala, Oculus Rift gailua betaurreko berezi batzuk dira zenbait gauza ( film, dokumentu… ) 3D moduan ikusteko erabili daitezkeenak. Harrigarria dirudien arren, jokalari batek gailu hau erabiltzea lortu du GTA V jokoa jolasteko. Honetarako programazio ezagutza txiki batzuk izatea beharrezkoa da, hau lortzeko jokoa eraldatu behar baita DirectX 9-11 programa erabiliz. Kontuan hartu behar da ere Oculus Rift-ak 350-400$ balio dituela, ordenagailu berri bat bezala, baina dirua ez bada arazo bat zuretzat aukera paregabea izan daiteke jokoa benetan aprobetxatzeko.
Iruzkinak (1)
Jorge Pérez 2015ko mai. 16a, 11:15
Arkeztu duzun artikulua interesgarria da. Oso erraz ulertzen da arazo barik; eta beste aldetik, ezberdina denez interesgarriagoa dela nire ustez.
Segi horrela, Aupa !