Beno, berriz ere hemen nator beste 5 jokoren musika eta bertsioekin. Aurrekoan egin nuen bezala, 5 joko aukeratu ditut bere musikarengatik bereziki. Hona hemen aukeratutakoak:

Kirby's Dreamland 3 (Super Nintendo/Super Famicom)




Hainbat joko izan zituen eta ditu Kirbyk. Hau 5. plataforma jokoa da. Eta oraingo honetan Super Nintendorako 1997. urtean atera zuten Kirby's Dreamland 3 jokoko kantu bat aukeratu dut. Jokoak Kirby jokoen dinamika du, etsaiak zurrupatu eta bota, eta hauen botereak bereganatzen dituen plataforma joko dibertigarria da. Hal Laboratories garatzaile taldeak egin zuen. Dinamika hau darabilen Super Nintendoko lehen jokoa izanik makina honen grafiko eta soinu abantailak aprobetxatu zituen. Musikari dagokionez, Kirby serieko joko denetan bezala musika erakargarria du eta jokoaren estilora ondo egokitzen da. Aukeratu dudan kantua Sand Canyon munduko 2. pantailakoa da. Ea gustatzen zaizuen orijinala eta bere remix-a. Niretzat biak ederrak:


Originala:




Entertainment System taldearen bertsioa:






Street of Rage 2 (Megadrive/Genesis)




Megadriverako beatem'up saga ospetsueneko bigarren jokoa da Street of rage 2. Eta askorentzat kontsolako beat'em up onena. 1992. urtean argitaratu zuen Segak. Axel, Eddie eta Adam aukeratu ditzakegu hiriko kaleetan egurra emateko, azkenik Mr.X gaizkilea menperatzeko. Musika Yuzo Koshirok konposatu zuen eta musika elektronikoan oinarritu zen soinu banda egiteko. Aukeratutako kantua lehen pantailako "Go Straight" da, esandako oinarri elektroniko argiarekin. Honen remix-a elektronikan gehiago murgilduz eginikoa da:


Originala:




Remix:






Double Dragon 2 (NES/Famicom)




NESeko nire joko gustokoena da. Milaka ordu pasatakoa naiz telebista aurrean joko honekin. Technos Japanek 1988. urtean argitaratu zuen. Arcade jokoaren birmoldaketa da, baina aldaketa eta hobekuntza nabariekin, pantaila, dinamiketan baina gehienbat jokoaren zailtasun mailan. Saga osoan zehar bezala Jimmy eta Billy anaiak dira protagonista, eta oraingo honetan neskalagunaren hilketa mendekatzera ateratzen dira, kaleetan zehar borrokatuz. Oso joko gomendagarria, eta dibertigarria, eta soinu banda bikainarekin. Gaurkoan azken pantailako nagusi gorenaren aurka borrokatzean daukagun kantua dakarkizuet. Kantua bera ona iruditzen zait, gustoko dudalako, baina borrokan ongi murgiltzen duela ere iruditzen zait. Ea zuei zer iruditzen zaizuen:


Originala (1:26 minututik aurrera):

 



Super Caucasian Bros anaien bertsioa:






Street Fighter 2 (Arcade)






Zer esan joki honi buruz... Hitz egin nuen berataz post batean: http://gamerauntsia.eus/bloga/street-fighter-ii-joko-mota-baten-hasiera/    1991.urtean Capcomen argitaratutako maisulan honetako kantu bat aukeratu dut. Kenen gunekoa hain zuzuen ere, portuan, itsasontziaren aurrean borrokan entzun daitekeen kantua, borrokarako ezin hobea. Konpositorea Yoko Shinomura izan zen, eta orokorrean oso lan ona egin zuen. Hona hemen orijinala eta gitarraz eginiko metal bertsio bat:


Originala:





Remix:






Thunder Force IV (Megadrive/Genesis)






1992. urtean MegaDriven atera zuten shootem'up zoragarria da. Ez baduzue ezagutzen, probatu, oso joko ona da, MegaDriverako mota honetako joko onena. TechnoSoftek eginiko joko hau AEBetan Lightening Force izenarekin argitaratu zuten. Jokoak grafiko erakargarriak, soinu banda entzungarria eta zailtasun maila zaindua ditu. Bitxikeri pare bat baditu jokoak: lurralde blokeoa software bidez jarri zioten Megadriveko lehen jokoa izan zen eta Europarako PAL sistemara egokitua argitaratu zuten, ondorioz jokoa abiadura orijinalean jokatu zitekeen. Soinu banda itzela du, jokoak ezin hobeto murgiltzen zaituen horietakoak, eta hemen daukadana niretzat jokoko onena:


Originala:





Remix:




Hau izan da dena, espero nik bezain beste disfrutatu izana joko eta kantu hauekin! Beste joko eta kantuen gomendiorik baduzue, idatzi iruzkinetan.