Gaurkoan jokoez zuzenean hitz egin beharrean, jokoen musika dakarkizuet.Nire zatirik retro frikiena azaleratu zait! Partikularki gustatzen zaizkidan 5 jokoen kantu eta moldaketak aurkeztuko dizkizuet. TOP 5 bat bezala antolatu dut:

 

5.- Batman (NES)






Joko hau 1989ean argitaratu zuen Sunsoft-ek NES kontsolan.  Pelikularekin batera atera zuten eta oso joko ontzat jotzen bada ere kritikak ere jaso zituen pelikularekin ez baitzuen antz gehiegi. Hala ere jokoa plataforma/akzio joku ona da, zailtasun handikoa baina entretenigarria eta Naoki Kadakak konposaturiko soinu banda oso on bat duena. Alde honetatik lehen pantailaren kantua aurkezten dizuet,  Streets of Desolation izenekoa, nire ustez jokoaren anbientazioarekin oso ondo datorrena. eta bertsio orijinala ona bada Advantage taldeak sortu zuen moldaketa are hobea iruditzen zait. Hemen dituzue bi kantuak entzungai:

 
Streets of desolation orijinala:





Advantage taldearen moldaketa:


 

 

4.- Street Gangs (NES)



River City Ramson bezala da ezaguna AEBetan eta Downtown Nekketsu Monogatari bezala Japonian. Technos-en Kunio Kun sagako joko bat da, beat’em up generokoa eta bere garaian arrakasta handia izan zuena. Jokoa ez da beat’em up sinple bat, rol ukituak baititu. Teknikak ikasi daitezke, stamina, indarra, defensa... igotzen joango gara janari ezberdinekin edo etsaiak menperatzen joanez. Jokoa oso gomendagarria da. Musikari dagokionez oso soinu banda ona du, egoera bakoitzean bere kantuak dituelarik eta oso ondo egokitzen direlarik jokora. Kasu honetan hautaturiko kantua Boss theme-a da edo etsai nagusiaren kantua esango genukeena. Kantuak borrokan sartuko gaitu oso osorik, eta Army nerd-en moldaketa honekin are gehiago, oso ondo egokitu baitute kantua beraien rock metal estilora:


Boss theme orijinala:

 

Nerd Army-ren moldaketa:

 


3.- Punch Out (NES)

 

1987. urtean Nintendo argitaratu zuen boxeo jokoa da. AEB-tan Mike Tyson’s Punch Out bezala argitaratu zuten. Jokoak arrakasta handia izan zuen, ondoren jarraipena izan zuelarik Super Nintendo eta Wii-an.  Jokoan Little Mac gara, eta boxeo maila baxuenetik borrokak irabaziz gorenera heldu beharko gara. Mario da arbitroa joko honetan. Oso joko dibertigarria da. Musikari begira, borrokaldian zehar duen kantua hartu dut kasu honetan. NES bertsioko kantua ona da, eta jokora ondo egokitzen da, baina Wii-rako egin zuten kantu beraren moldaketa oso ondo eguneratuta dagoela deritzot. Zuek ikusi:

 

Nes bertsioko kantu orijinala:

 

Wii-ko bertsioko moldaketa:

 


2.- Golden Axe (Arcade/Megadrive/Master System)






Sega-k 1989. Urtean argitaratutako jokoa. Arcade makinetan atera zuten lehenbizi eta ondoren MegaDrive eta Master System-era ere egokitu zuten. Jokoa fantasiazko erdi aro batean girotutako beat’em up bat da. Hiru pertsonaien artean aukeratu dezakegu eta bakoitzak bere abileziak ditu. Jokoa oso ezaguna egin zen 80. Hamarkada amaiera eta 90.aren hasiera aldera.

Soinu banda Tohru Nakabayashi-k eginikoa da. Jokoaren giro epikoa guztiz girotzen du. Jokoaren lehen pantailako kantua aukeratu dut “Wilderness” izenekoa. Joko orijinalean engantxatzen duten horietakoa da, jokatu ondoren txistu egiten jarraitzen duzun horietakoa. Eta i8i7-ren metal moldaketa kristona da. Pena jokoa bertsio honekin ezin jokatu ahal izatea:


Wilderness orijinala:




i8i7 erabiltzailearen metal moldaketa:

 



1.- Starfox / StarWing (Super Nintendo)




Nintendo-k 1993. urtean ateratako jokoa da, AEB-tan Starfox izenaz eta Europan StarWing izenaz. SuperFX txipa zarabilen lehen bideojokoa izan zen, eta txip honen laguntzaz 3D efektudun jokoa izan zen. Jokoan Fox McCloud azeria  gara eta gure beste kideekin batera (Falco Lombardi, Slippy Toad, Peppy Hare)  gure espazio-ontzian goaz Lylat Systemako planetetan zehar Andross gaizkilea garaitzeko asmotan.  Arrakasta handiko jokoa izan zen. Soinu banda Hajime Hirasawa-k bikainki konposatu zuen eta artikulu honetarako lehen pantailako, Corneria, kantua hautatu dut. Lehen aldiz entzun nuenean asko gustatu zitzaidan eta gaur dakardan metal moldaketa entzun nuenean ezin hobea iruditzen zait. Ea zuei zer iruditzen zaizuen:

Corneria orijinala:





Corneria kantuaren metal moldaketa:

 

Hemen dauden kantuak ez dira ez onenak ez txarrenak, niri gehien gustatzen zaizkidan kantuen arteko batzuk soilik. Zuei ze kantu iruditzen zaizkizue onak, zeintzuk gogoratzen dituzue, ezagutzen al duzue bertsio aipagarririk?