Minecraft: 2.TheTowers Txapelketa BETA
Zuek hala eskatuta Minecraft zerbitzarian beste txapelketa bat jarriko dugu abian, horrenbeste gustatzen zaizuen TheTowers minijokoarena. Beste TheTowers txapelketa bat egin genuen joan den urtean eta arrakasta itzela izan zuen. Jende askok hartu zuen parte, eta oso ondo pasa genuen, oraingoan ere, horrela izatea espero dugu. Zeren zain zaude? Ez galdu denborarik eta eman izena txapelketan!
Ez duzula jokoa ezagutzen? Hona ba azalpena: Jokoa bi taldetan banatzen da, bakoitza 3 jokalarikoa. Helburua etsaien dorre nagusira iristea da, horretarako zubiak eraiki beharko dituzue eta hil ez zaitzaten arreta jarri. Norbait dorre batera iristen den aldi bakoitzeko taldeak puntu bat eskuratuko du, 10 puntu lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du partida. Mapan barreiatuta oso lagungarriak izango zaizkizuen hainbat kutxa eta item spawner ere aurkituko dituzue.
Partidak asteburutan jokatuko dira, taldeetako batek ezin badu jolastu, ahalik eta azkarren abisatu beharko du partida galdutzat ematea nahi ez badu. Esan bezala, partidak 3 vs 3 jolastuko dira, talderik gabe bazaude ez kezkatu, izena emateko epea ixtean, guk jarriko zaitugu norbaitekin.
| Partaidea | Ira. | Ber. | Gal. | Bb. | Jok. | Punt. | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| #1 | Ixa | 7 | 0 | 0 | 0,0 | 7 | 21 |
| #2 | GerniCraft |
4 | 0 | 3 | 0,0 | 7 | 12 |
| #3 | Patata Eskuadroia |
3 | 0 | 3 | 0,0 | 6 | 9 |
| #4 | UP |
2 | 0 | 4 | 0,0 | 6 | 6 |
| #5 | Urdiain |
1 | 0 | 4 | 0,0 | 5 | 3 |
| #6 | MineCraftianioak |
1 | 0 | 4 | 0,0 | 5 | 3 |
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Txapelketa amaituta
Modalitatea
Konbinatua
Taldeka
Saria
- Minecraft zerbitzarian "Txapeldun" kargua, Vip abantailak dituena. Kargu hau txapelketaz txapelketa pasatzen joango da.
- Game Erauntsiko kamiseta esklusibo bana!

Arauak
- Jokalari guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratuta egon beharko dira.
- 3vs3 modalitatean jolastuko da.
- Txapelketa Gamerauntsia MC zerbitzarian izango da, eta jokalariak partida hasi baino 15 minutu lehenago sartu beharko dira.
- 10 puntu eskuratzen dituen lehengo taldeak irabaziko du partida.
- Kutxei dagokionez debekatua dago puskatzea edo/eta gauzak hutsera botatzea. Onartuta dago ordea, gauzak lapurtzea.
- Partidak noiz izango diren inskripzio data itxitakoan jakinaraziko da.
- Gehiegizko kanpeatzea eta spawn-killa debekatuta daude
MineCraftianioak
Bingen Galart…
Amukela
inaziogaimer
jonclaramonte
GoikoTex!
lolailolailo12
Ceccon11
Errazkin08
ibinkin888
Uberloso_4
Xuban
Andoni Velasco
izar
Jonny_0304
byetxe
Iruzkinak (36)
Andoni Velasco 2016ko mar. 5a, 23:16
EZ ZEN DETAILE TXARRA IZANGO HORI BETETZEA ;D*
Errazkin08 2016ko mar. 12a, 12:05
Galaipa noiz edukiko dugu minecraft 1.9 Game Erauntsian
Andoni Velasco 2016ko mar. 12a, 12:09
Txapelketa bukatzerakoan
izar 2016ko mar. 14a, 19:54
barkitozzzzzzzzzzzzz
Bingen Galartza Iparragirre 2016ko api. 17a, 17:29
Beno, ia bukatu da txapelketa! Finala bakarrik falta da! :D
Bingen Galartza Iparragirre 2016ko api. 25a, 16:27
Finala asteburu honetan izango da arratsaldeko 5etan! Sartu ikustera!