League of Legends 1vs1 txapelketa BETA
Zuzenean
Munduko jokorik jolastuena izanik eta eszena konpetitibo garrantsitzuenetako bat edukita, ezin ginen txapelketa bat antolatu gabe geratu. Gure artean ondo pasatzeaz gain, 1vs1-ean nor den habilena ikusi ahal izango dugu.
Zorte on, eta eman egurra !
Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.
| Jardunaldia | Partaideak | Emaitza | Data | Ikusi |
|---|---|---|---|---|
| #1 | Sergio Peña megaauzmendi |
Sergio | 2014/12/19 19:00 | |
| #2 | inigo27 Beñat Bilbao |
Basurde | 2014/12/19 21:30 | |
| #4 | inigo27 megaauzmendi |
Iñigo27 | 2014/12/21 16:00 | |
| #3 | Sergio Peña Beñat Bilbao |
Basurde | 2014/12/21 20:00 |
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Txapelketa amaituta
Modalitatea
Kanporaketa
Bakarka
Saria
Oraingo honetan ez dago saririk...
Arauak
- Partida bakoitza bukatzerakoan pantaila argazki bat egin beharko dute jokalariek eta niri bidali. Era honetara irabazi edo galdu egin duten frogatuko dute jokalariek.
- 1vs1 kontrako kanporaketa izango da, biren arteko finalera iritsi arte. TheProdigyEH zuen lagun listan eduki beharko duzue, berau izango baita partida sortu eta komentatuko duen bat, Robouteguiliam handiarekin batera noski.
- League of Legends-eko kontua izatea beharrezkoa izango da eta jolasa deskargatu izatea. (Biak dohakoak dira).
- "El Abismo de los Lamentos" (Hau da Aram bat) mapan izango da partida, aurretik esan bezala 1vs1.
- Abenduak 14, igandea, gaueko 00:00 arte dago irekita inskripzio data. Partiden data astelehenean jakinaraziko da. Kanporaketak ostiral, larunbat ta igande arratsaldean izango lirateke, azken hontan finala ta 3. postuaren lehia izango direlarik.
megaauzmendi
inigo27
Beñat Bilbao
megaauzmendi
Haritz Odriozola
Iruzkinak (30)
Haritz Odriozola 2014ko abe. 21a, 18:58
Aupa berriro ere TheEnder5.
Asko sentitzen dugu gamerauntsia.eus osatzen dugunok, baina logikoa den bezala, euskarazko komunitate batean gutxienezkotzat jotzen dugu euskera jakitea. Gainera mundu honetan gure hizkuntza denari bultzada bat emateko gaude, beraz ezinbestekoa da partehartzaileek euskeraz jakitea.
Ondo izan.
Antton 2014ko abe. 21a, 21:16
Nola har nezake parte hurrengo txapelketan?
eta nola funtzionatzen du txapelketen asuntoak?
Haritz Odriozola 2014ko abe. 21a, 21:42
Aupa Antton.
Ba adi egon behar zara txapelketen orrira, hurrengoa irekitzen denerako.
Irekitzen denean, ta atsegin baduzu noski, apuntatzeko botoi bat egongo da. Horrelako sinplea da.
Behin inskripzio data amaitzean, zuekin kontaktuan jartzen gara mezu pribatu bidez orduak ondo datorkizuen jakiteko. Halere ordu orientatibo batzuk jartzen ditugu txapelketan inskribatu aurretik.
Espero duda guztiak argituko nituela. Bestela joan gure Foro-ko txapelketen atalera eta galdetu han lasai asko.
Ondo izan.
Antton 2014ko abe. 22a, 09:45
eskerrik asko Haritz.
Ander 2014ko abe. 22a, 20:26
Niri ere parte hartzea asko gustatuko litzaidake.
Urtzi Odriozola 2014ko abe. 22a, 20:35
Aupa! Haritzek esan duen bezaka, foroko txapelketen atalean eztabaida dezakegu zer motatako txapelketa nahi dugun. Nik gabon hautan besteren bat egingo nuke!
Aupa zuek!