Hemen ikusgai hau nola egiten den azaltzen duen bideo tutoriala.
Kanporaketa Ligan, talde bakoitzak bere fase propioa jokatuko du ordezkari bakarra izan harte. Hauek dira jarraituko diren arauak:
* Partiden ordutegia txapelketako parte hartzaile kopurua jakindakoan adieraziko da. Partiden emaitza bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus emaitzarekin eta irudiarekin (mugikorrarekin ateratako argazkia izan daiteke)
Euskal ligara iristen diren partaideak gai izan behar dute bere partidak zuzenean ematen (PS4 aukera ematen du, bai YouTube-n edo baita Twitch-en).
Euskal Ligan, aurreko fasean sailkatutako 5 partaide izango ditu, bakoitzak euskal talde baten ordezkari gisa: REALA, ATHLETIC, OSASUNA, EIBAR eta ALAVES. Liga hau burutzeko arauak hauek izango dira:
Egutegia honako hau izango da:
MARTXOAK 22 (astelehena) |
REALA-ATHLETIC OSASUNA-EIBAR atsedena: ALAVES |
MARTXOAK 23 (asteartea) |
ALAVES-REALA ATHLETIC-OSASUNA atsedena: EIBAR |
MARTXOAK 24 (azteazkena) |
EIBAR-ALAVES REALA-OSASUNA atsedena: ATHLETIC |
MARTXOAK 25 (osteguna) |
REALA-EIBAR ALAVES-ATHLETIC atsedena: OSASUNA |
MARTXOAK 26 (ostirala) |
ALAVES-OSASUNA ATHLETIC-EIBAR atsedena: REALA |
EH Liga amaitutakoan, lehen 4 sailkatuak final handiko fasera egingo dute aurrera. Sailkepenean berdinkerik balego, gol kopurua izango da kontutan, eta berdinketak jarraitzen badu, penaltiak izango dira.
*Partiden ordutegia zehazteko dago, antolaketaren baitan. Fase honetara iritsi diren partaideen hartean adostutako ordutegia izango delarik.
Apirilak 4, igandea.
Fase finalera iristen diren partaideak gai izan behar dute bere partidak zuzenean ematen (ps4 aukera ematen du, bai youtube-n edo baita twich-en).
Osasun eta segurtasun baldintzak uzten badute, finala Hamaika telebistaren platoan jokatuko da. (parte hartzaileak adin txikikoak badira, gurasoen baimena beharko dute eta irudiaren erabilpen baieztapena firmatu)
Final erdiak jokatuko dira: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan. Jarraian fasetik igorotakoekin finala jokatuko da
Final Handia jokatuko da: zuzenean emango da streaming bidez eta Hamaika Telebistan.
Txapelketako puntu honetara 4 jokalari iritsiko dira. Azken fase honetan, berriro mundialetako fasea jokatuko da. Hauek dira fase honetako arauak:
Partida ez bada jokatzen ez delako jokalariren bat azaldu, kanporatua izango da zuzenean.
*antolatzaileak parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egiteko aukera izango du, talde batengandik borrokan parte hartzaile gehiegi badago zozketa bidez orekatuko ditu.
*antolatzaileak euskaraz emango ditu azalpen eta erantzunak.
Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.
Jardunaldia | Partaideak | Emaitza | Data | Ikusi |
---|---|---|---|---|
#1 | Aitorplayer09 artzajah Joritz Iglesias | 2-1-0 | 2021/03/06 18:00 | |
#1 | Eimaz90 jperal5 dinhoiv | 0-0-0 | 2021/03/06 18:00 | |
#1 | X2R Erlantz88 POLLETE ASADETE | 0-0-1 | 2021/03/06 18:00 | |
#2 | Aitorplayer09 POLLETE ASADETE | 6-0 | 2021/03/14 18:00 |
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Kanporaketa
Bakarka
SARI BEREZIAK EGONGO DIRA
PARTIDA BAT SORTZEKO
-Egun bakoitzean kanporaketa partiduak egongo dira. Hau zure txapelketa barruko "partida" fitxan ikus dezakezu.
-Partidaren eguna finkoa izango da.
-Partiden ordutegi ofiziala arratsaldeko 18rak dira. Hau aldatzeko 2 jokalariek ados egon behar dute. Adostasunik ezean, ordu hau izango da.
-Partida etxeko jokalariak sortu beharko du beti. Adibidez, partida zulu08 VS elorri bada, etxekoa zulu08 izango da.
-Zuen aurkariaren ID a ikusteko, bere profilean klik egin eta ikusiko duzue (etxeko jokalariaren lana izango da harremanetan jartzea).
-Emaitza bidaltzeko 20:30 izango da ordu muga, eta email honetara bidali beharko da bulegoa@gamerauntsia.eus-era, emaitzaren irudia bidaliz (telefonoarekin egindako argazki batek balio du).
-Ez bada emaitzarik jasotzen, zuzenean kanporatuak izango dira bi jokalariak.
-Partidara norbait ez bada agertzen, zuzenean kanporatua izango da. Horretarako partida ordurako sortu dela ziurtatu beharko da edota partidara gonbidapenik garaiz jaso ez dela.
-Partida berdinketan amaituz gero, penaltietara jokatuko da.
Gogoratu partida sortzeko zure ID jarrita eduki behar duzuela, bestela ezingo da partida burutu eta kanporatuak izango zarete (hau, zuen profil editorea erabiliz plataforma fitzaren barruan jarri behar duzue)
Iruzkinak (10)
POLLETE ASADETE 2021ko ots. 28a, 16:01
Kaixo, PS plus behar da jolasteko?
Erredakzioa 2021ko ots. 28a, 17:24
KAixo Pollete. Bai, jolasteko onlinea izan behar denez ala da
Erredakzioa 2021ko mar. 1a, 10:44
Kaixo, hiruko taldetan banatu zaituztegu. Zuen kasuan triangular bat jokatuko duzue, alegia bakoitzak 2 partida jokatuko ditu. Puntuetan berdinketa badago, golaberajea izango dugu kontutan.
Larunbaterarte duzue bi partidak jokatzeko, zuen artean ados jarri eta jokatu. Gogoratu gero emaitza bidaltzea.
Bestalde, partida jokatzerakoan, partida hasi baino lehenago ajustes barruan "tipo de plantilla" 90 jarri.
POLLETE ASADETE 2021ko mar. 6a, 18:14
Kaixo, partida bat kreatzen ari da?ez dut ikuzten
POLLETE ASADETE 2021ko mar. 6a, 18:33
inork ez bada konektatzen, ni klasifikatuko naiz?
Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 10:26
Kaixo Aitorplayer09 eta POLLETE. Zuen artean jokatuko duzue realaren ordezkaritza. Epe muga igandean duzue (martxoak 14). Ados bazaudete lehenago jolastu dezakezue partida, hau zuen esku.