E-Sport barruan, seguraski garrantzi handiena izan duen jolasaren txapelketa dugu oraingoan. Counter Strike-n ez du balio abilezia handia izateak bakarrik, talde lanak beste hainbesteko garrantzia du. Beraz esan zuen lagunei ere apuntatzeko, horrela konpenetrazio hobeagoa izango baituzue.
5 laguneko taldea osatu baduzue idatzi komentariotan zeintzuk izango zareten parte hartzaileak. Ez baduzue osatu edo bakarrik bazaudete, lasai, guk elkartuko zaituztegu taldeetan.
Hau izango da txapelketaren egutegia:
Otsailak 7-8 : Dust II
Otsailak 14-15 : Nuke
Otsailak 21-22 : Mirage
Otsailak 28 - Martxoak 1 : Inferno
Martxoak 7-8 : Cobblestone
Martxoak 14-15 : Overpass
Martxoak 21-22 : Cache
Partida guztiak Game Erauntsiaren YouTube-ko kanalean ikusiko dituzue zuzenean, euskerazko komentaristekin.
Partaidea | Ira. | Ber. | Gal. | Bb. | Jok. | Punt. |
---|
Jardunaldia | Partaideak | Emaitza | Data | Ikusi |
---|
Taldeak sortzeko daude. Laister izango dira ikusgai
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Liga
Taldeka
Oraingo honetan ez dago saririk...
Iruzkinak (21)
JOTAKE 2015ko ots. 1a, 12:24
Izen eman nahi dut!
Haritz Odriozola 2015ko ots. 1a, 12:33
Aupa JOTAKE, eman dezu izena jada. 3 pertsona falta dira 5eko 2 talde eratzeko. Apuntatzen badira, txapelketa jokatuko da. Bestela ikusi beharko degu administratzaileok. Beraz animatu zuen lagunak !
Haritz Odriozola 2015ko ots. 8a, 19:55
Aupa,
Jende asko ez denez apuntatu ze iruditzen hurrengo larunbatean, Otsailak 14, arratsaldeko 16:00-etan partida batzuk jokatzen baditugu ta YouTube-tik zuznean emititzen baditut ? Nire ideia zen GE adminak vs erabiltzaileak izatea. Mesedez esan ahal dezuten edo ez ordu hortan.
Ondo segi.
XtrexxMan 2015ko ots. 21a, 03:41
nik txapelketa onetan parte hartu nahi dut.
Urtzi Odriozola 2015ko ots. 23a, 11:39
Kaixo XtrexxMan,
Txapelketa hau aforo faltagatik alde batera utzi genuen. Hurrengo batean ere izango dugu aukera beste bat egiteko. Sentitzen dugu... Ondo izan!
Jon7 EUSKALDUNA 2016ko urt. 24a, 12:40
Iep, jokoa erosi berri dut eta iruzkinen artean ikusi dut servidore pribatua duela GE sartzeko modurik edo?